Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Gabonetan saihestu ezineko kontua da ume garaiko oroitzapenak edukitzea. Garai hartan, orain ez bezala, opor luzeak nituen eta goizetan telebista ikusten nuen enparantzara atera baino lehen. Marrazki bizidunak ikusteaz gain, saio musikal ugari topatzen genituen. Musika klasikoa edo momentuan irratian entzuten zena, aukera desberdinak zeuden. Baina gaur egun musikak eta kulturak orokorrean gero eta leku txikiagoa dauka programazioan.
Izan ere, Andreu Buenafuenteren 'Late Motiv' saioa amaitu zenean pena handiz pentsatu nuen telebistan musika entzuteko aukera ia bakarra amaitu zela. Banda erraldoi (eta bikaina) zeukaten programa guztietan. Eta horrek gonbidatuak ere zuzenean entzuteko erraztasunak ematen zituen. Orain saio hori ez dago, baina ekoiztetxe bereko batek arrakasta izugarria izaten ari da. 'La Revuelta' El Terrat produkzio-etxekoa da, eta xehetasun batzuetan nabaritzen da.
David Broncanoren saiora doazen abeslari eta musikari gehienek zuzenean jotzen dute. Izan ere, askoz txikiagoa bada ere, momentu oro banda bat ere badago eszenatokian, eta protagonismo handiarekin gainera. Musikari garrantzitsu eta desberdin asko pasatu dira lehen denboraldi honetan: Judeline, Israel Fernández, Ana Mena, Biznaga... eta Amaia. Iruñeako abeslariak aho bete hortz utzi gintuen duela egun gutxi batzuk bere agerraldiarekin.
Amaia Romero pertsona berezi eta disdiratsua dela begi bistan dago. Berak egiten dituen gauzak ez ditu beste inork egiten. Talentua, maitasuna eta denbora dira ere kasuan osagai bereziak. Ez dauka presarik. Elkarrizketak egiten diren sofatik kalera atera zen Amaia 'Tengo un pensamiento' abesti berria kantatzen. Bidean biolinak, xaboi-burbuilak, estralurtarrak, korua, txaranga... Benetan nahitaezkoa. Txalotzeko modukoa bere emankizuna eta telebistan horrelakorik egiteko aukera izatea.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
A la venta los vuelos de Santander a Ibiza, que aumentan este verano
El Diario Montañés
Publicidad
Publicidad
Noticias recomendadas
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.