Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Iruzurgilearen edo inpostorearen sindromeari buruz entzun duzu noizbait? Nire kasuan, ez bakarrik entzun, sentitu ere egin dut maiz. Irudimenarekin erlazioa daukaten lanekin harreman estua duela uste dut. Baina bizitzaren arlo guztietan ikus dezakegu. Eta, askotan gertatzen zaigun bezala, emakumeon kasuan, are gehiago. Gutxietsi egiten dugu gure burua. «Ez dut lortuko». «Gainontzekoak ni baino hobeagoak dira». Behin eta berriro esaldi berberak gure buruan entzuten dira. Oihartzun baten moduan.
Hauxe da Chica Sobresaltori gertatzen zaiona. Iruñeako abeslariak areto nagusietan bere abestiak aurkeztu baditu ere, askotan esan du iruzurgilearen sindromea daukala. Ez duela konfidantza handirik bere buruarengan. Laster berak konposatutako hirugarren diskoa argitaratuko badu ere, oraindik arraroa ikusten du bere burua musikaren industrian. «Zer egiten dut hemen?». Berriz ere, oihartzun madarikatua.
Zaila da pentsaera hau aldatzea. Psikologikoki lan handia egin behar da, eta, hala ere, ez da beti lortzen. Baina saiatu behar. Abeslariak berak 'La Estrella' kantan honi buruz idatzi egin zuen. Haurtzaroan, ispilu aurrean inorentzat emanaldiak egiten zituenean konfidantza handiagoa zeukan. Ez dakit noiz apurtzen den amodio propioaren katea. Noiz galtzen dugu buruzaletasuna? Nerabezaroan dela esango nuke, baina auskalo. Kasu guztiak desberdinak dira.
Letra honekin amodio propioari idazten diote. Konplexu horiek gainditzearen nahiari. Adiskidetasunari ere. Azken finean, Veintiuno taldeko abeslaria den Diego Arroyok askotan esan du Maialenek ez duela bere burua behar beste maitatzen. Berak uste baino hobeto konposatzen duela eta pop musika ondo baino hobeto menperatzen duela. Guztiz ados. Ezkutuan geratu ezin diren talentu horietakoa da berea.
Beraz, lagun, igo bolumena eta kanta dezagun letra itsaskor hau gai ez garela izango pentsatu dugun aldi guztien aurka egiteko. Bukle moduan jartzeko da eta.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.