Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Ostegun honetan Izarok oso kontzertu berezia eman du Bogotan, BIME jaialdiaren barruan. Egun hauetan Gatibu taldea Hego Amerikan ere badago. Gernikakoek Chile, Uruguay eta Argentinan jo dute dagoeneko. Aldi berean, Gorka Urbizuk bere musika Mexikora eraman du ere. Berehala, pentsamendu bat etorri da nire burura: euskarak ez du inolako pasaporterik behar. Bost axola mugak gure hizkuntzari.
Askotan kazetariok euskal banda eta bakarlariei galdetu diegu euskarari buruz. «Zergatik abesten duzu euskaraz?». Eta zergatik ez? Hedatutako ideia bat izan da hizkuntza gutxituek 'mugak' jartzen dituztela. Munduan pertsona gutxik erabiltzen dituztenez, ez direla hainbeste lekutara ailegatzen. Belarri guztiek ez dutela ulertzen. Ados, gutxituak dira hiztun gutxiago dituztelako. Baina, hori horrela bada ere, non dago arazoa? Momentu honetan Latinoamerikan euskal musikaren hiru 'ordezkari' ditugu. Beraz, muga horiek batzuek uste dutena baino lausotuagoak daude, ezta?
Duela pare bat urte edo, Pello Reparazi esan zioten telebistan ingelesez abestu behar zuela, gehiago 'salduko zuela' eta pertsona gehiagok entzungo zutela bere musika. Hilabetero ZETAK proiektuak 250.000 entzule ditu Spotifyn. Bere erantzuna ez zait ahaztu, eta ez dut ahaztu nahi gainera. «Euskaraz hitz egiten dugunok euskaran sortzen ez badugu, nork egingo du?». Esaldi horretara noizean behin bueltatzea oso garrantzitsua da.
Baina bere azalpenak sakonagoak izan dira beste une batzuetan. Reparazek Vendetta taldeari agur esan zionean, musika ikastera joan zen Londresera. Nazio desberdinetako pertsonekin egon zen musika sortzen eta berehala nabaritu zuen bere klasekideek kasu handiagoa egiten ziotela euskaraz abesten zuen bakoitzean. Desberdintasuna erakargarria zen. Bitxia. Interesgarria. Azken finean, ingelesez ia gehienek abestu dezakete.
Izan ere, desberdintasun hori besarkatu dute egunotan Gatibu, Izaro eta Gorka Urbizuren kontzertuak entzun dituzten pertsonek. Musika hizkuntza unibertsala dela entzun dugu maiz, eta nortzuk gara gu unibertsoari mugak jartzeko?
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.