

Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Izaroren Belodromoa, Berri Txarraken Kobetamendi, Gatiburen BECa eta orain Zetaken Nafarroa Arena. Kontzertu bikoitzarekin gainera. Urte berri honetako lehen asteburuan Pello Reparazen taldeak egundoko ikuskizuna eskaini du Iruñean. Behin eta berriz esan zuen: Mitoaroa ez da kontzertu bat.
Sarrerarik ez zutenek larunbatean ETBn ikusteko aukera izan zuten. Hala ere, Reparazek berak kontzertuaz gozatzeko beste aukera bat eman zuen. Hasteko, irailaren 6an Donostiako Illunbeko zezen plazan izango zela iragarri zuen eta laster agortu ziren sarrerak. Taldeak beste data bat gehitu zuen Donostian, irailaren 5ean, sarrerak berriro berehala agortuz, eta, egoera horretan, azken data bat iragarri du irailaren 7an. Asteburu horretakoa, printzipioz behintzat, biraren amaiera izango da. Hurrengo hilabete hauetan musikaria eszenatokietatik kanpo arituko da hankan egin behar dioten ebakuntza dela eta. Atseden hartzeko denbora. Baina ikasturte hasieran indar berriekin bueltatuko da.
Areto txikiak eta hurbil-hurbileko kontzertuak izugarri maite ditut. Hala ere, euskal musikari buruz hitz egiten dugunean batez ere, pozaren pozez jasotzen ditut gure artisten kontzertu jendetsuak. Haien arrakastak guztionak dira. Kolektiboak.
Azken hamarkadetan entzun dugu euskal musikak ez zuela bultzada handirik, eta areto handiak beste hizkuntzetan sortzen zutenentzat gordeta zeudela. Eta batzutan sinetsi ere egin dugu. Zorionez, askok egin dute lan ideia horren kontra. Gure kulturaren alde. Baina azpimarratu behar dugu hemen Berri Txarraken indarra. Hirukoteak agerian utzi zuen euskal banda batek BEC-a bezalako eremuak betetzeko gaitasuna zeukala. Milaka sarrerak saltzen zituzten haien kontzertuetarako. Eta ia konturatu gabe ikusi genuen horrelako tokiak gure tokiak ere badirela. Gure bandek leku hori merezi dutela.
Gatibuk hiru aldiz joko du BECen bere ibilbidea amaitzeko, Izarok maiatzan izango da bertan eta ETSk martxoan 30.000 pertsonatik gora batuko ditu. Utz ditzagun konplexuak kanpoan. Aro berria da.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Favoritos de los suscriptores
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.