Lagunekin askotan arrakastari buruz egon naiz berbetan. Kulturaren kasuan, batez ere. Aktore honek arrakasta izan duela esan genezake? Abeslari hau lortu duenarekin pozik egongo da ala areto handiagoak betetzea gustatuko litzaioke? Eta elkarrizketa hauetan erraz bereizten diren bi iritzi topa ditzakegu. Batzuk arrakasta hori jarraitzaileen kopuruarekin neurtzen dela diote. Zenbaki bat. Objektiboa. Horrela, eztabaidarik ez. Nire abura, berriz, nahiko desberdina da.
Publicidad
Honi buruz askotan pentsatzen badut ere, aste honetan berriro burura etorri zait podcast bat entzuten nengoela. 'Escenario Principal' izeneko saioan Iván eta Amaro Ferreiro anaiei elkarrizketa egiten zieten. Bertan zazpi urte pasa direla aurreko diskoa eta duela gutxi ateratakoaren artean adierazten dute. Zazpi urte.
Niretzat hori da benetako luxua, arrakasta. Denbora izatea. Denbora izateko, badakigu, askotan dirua besterik ez dugu behar. Eta kultura bezalako sektore aldakorrean, sortzen jarraitzeko behar beste diru lortzea da, nire ustez, benetan garrantzitsua. Normalean ez duzu soldata edo lanpostu finkoa izaten, eta bertan oreka topatzeak meritu erraldoia dauka.
Zer egin dute Ferreiro anaiek azken zazpi urte hauetan? Ba, asteko, egundoko diskoa sortu dute, 'Trinchera Pop' izenekoa. Eta jarraitzeko, sorkuntza prozesuan nahi izan dutena egin dute. Musika-tresna berriekin lan egin dute, soinu berriak bilatu dituzte, eta nahi beste denbora izan dute letrak behin eta berriro lantzeko. Baina garrantzitsuena izan da behar izan duten momentuan gelditzeko aukera izan dutela. Atseden hartzeko aukera izan dute abestiek bere ildotik ez zihoazenean. Horrela, musika 'joku' bilakatu da berriro, Piratas taldearekin hasi zirenean bezala.
Denbora izatea, hori bai arrakasta.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Fallece un hombre tras caer al río con su tractor en un pueblo de Segovia
El Norte de Castilla
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.