Txiki-txikitatik Eurovision ikusten dut. Eta urte hauetan guztietan zenbait aldaketa somatu ditut jaialdian. Frikiek irabazten zuten garaia, arropa aldaketak modan jarri zirenean, eszenatokietan pantailak erabiltzen hasi zirenean... Eta azken urte hauetan, gehienetan, bertara doazen bandak nahiko gazteak edo berriak dira. Lehiaketa promozio moduan erabiltzen dute. Atzerrian zure musika ezagutarazteko aukera ezin hobea da. Milioka pertsonek zure abestia entzuten dute kontinente osoan, eta orain, Europatik kanpo ere.
Publicidad
Azken urte hauetan Eurovisionek indarra berreskuratu du. Batez ere, gure artean asko nabaritu dugu. 'Operación Triunfo'ko irabazleak Eurovisionera joaten hasi ziren bezala, 'Benidorm Fest' bezalako lehiaketa antolatzeak interes handia sortu du. Eta, esan bezala, artista berriak ezagutzeko oso modu ona izan da. Askok Benidormera joan baino lehen Rigoberta ezagutzen genuen, baina egia da publiko gehienak 'Ay mama' abestiarengatik ezagutu zuela. Gauza bera gertatu da bi urte hauetan Chanel eta Blanca Palomarekin. Vicorekin gauza bera gertatu da ere. Azken finean lehiaketa hau bozgorailua da. Argi eta garbi dago gainera etekina atera daitekela.
Eta horixe da nire ustez Eurovisionen bertute nagusia. Artista berriak 'eskaintzea'. Egia da eskertzekoa dela musikari konsagratuak parte hartu nahi dutenean. Prestigio kutsua ematen dio horrek. Iaz, esaterako, The Rasmus taldearekin gertatu zen. Finlandiaren izenean joan ziren.
Baina aurtengo artista konsagratuak duela hamaika urte Eurovision irabazi zuen. 'Euphoria' kantaren abeslaria Suediaren hautagaia da aurten ere. Loreenek egundoko arrakasta lortu zuen 2012an eta melodia hura behin eta berriro entzun da Europa osoan. Beraz, iritzi inpopularra bada ere, bere momentua izan zuela uste dut. Eurovision lorbidea da artista askorentzat, baina helburua lortu duzunean, era batean edo bestean, gainontzekoei aukera hori kentzen diezu.
Parkatu eurofan maiteok, baina Loreen ez den edozeinen garaipena ospatzea espero dut aurten.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.