Lodifobia
Buru-belarri ·
Goya Sarien gauan momentu desatsegina bizi genuen sare sozialen irainengatik. Berriz ere, kritikak emakume baten gorputzari zuzenduta. Nekagarria benetanSecciones
Servicios
Destacamos
Edición
Buru-belarri ·
Goya Sarien gauan momentu desatsegina bizi genuen sare sozialen irainengatik. Berriz ere, kritikak emakume baten gorputzari zuzenduta. Nekagarria benetanEz zait gustatzen haserre idaztea. Txoko honetan lasaitasunetik hitz egitea nahiago dut. Baina batzuetan, nahiz eta aste oso bat pasa, gauzak ez dira baretzen. Sevillan ospatu zen Goya Sarien gauan momentu desatsegin bat bizi genuen. Baina ez galan bertan gertatu zenagatik, baizik eta sare sozialetan islatu zenagatik. Ergel batzuen aldetik, behintzat. Memelokeria eta hitz itsusien erdian, tamalez Berta Vázquez aktorea.
Belén Ruedarekin batera sari bat eman zuen. Soineko marroi eder bat zeraman, benetan ederra. Baina Twitterren bere pisuari buruz hitz egitea idea ona zela pentsatu zuten batzuek. Ez dut idatzi zituzten txorakeriak errepikatuko horrelako komentarioei jaramonik ez egitea nahiago dudalako. Baina, haiei erantzutea edo behintzat gauza batzuk argi uztea garrantzitsua dela uste dut.
Lehenengo eta behin, ez da emakume lodia. Gizartean ezarri diren kanonak direla eta, 36 neurritik gorako emakumeak gizenak direla dirudi zenbait arlotan. Bai zera. Auskalo nork ezarri zuen hori eta, batez ere, zergatik jaramon egitea aukeratu genuen. Baina ez, ez da pertsona lodia. Eta pertsona lodia izanez gero, zer? Gainera aktoreek errealitate bat antzezten dute, eta munduan tamaina eta kolore guztietako gorputzak daude.
Bestalde, pisua ez da osasunaren isla. 120 kiloko pertsona baten osasuna 60 kiloko batena bezain ona izan daiteke. Edo hobea. Gainera, osasuna odol analisiek diotena dela uste dugu maiz. Baina ez da hori bakarrik. Osasun mentala oso garrantzitsua da, eta askotan gaixotasunak ez dira begi bistan nabaritzen.
Itxurari askotan garrantzi handia ematen diogu, horrek ekar ditzakeen arriskuei erreparatu gabe. Gure komentarioek nork mindu dezaketen erreparatu gabe. Gainera, benetan uste dugu hain inportantea dela gorputzei buruz iritzia ematea? Berta Vázquezi bost axola bere etxean dagoen tuiteroaren aburua. Eta badakizue zer gainera? Bere gorputza benetan ederra da, batez ere, berea delako. Gorputza bizitzan laguntzen diguna da. Gurekin egongo da beti. Zaindu dezagun beraz, gurea eta besteona irain eta txorakerien aurka.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Fallece un hombre tras caer al río con su tractor en un pueblo de Segovia
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.