

Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Iaz ikusi nituen kontzertuen zerrenda amaiezina da. Aspaldi erositako sarrerak erabiltzeko aukera izan nuen, zuzeneko asko behin eta berriro atzeratu zirelako. Artista handien bira luzeak 2022an topo egin zutela zirudien. Eta publikoa inoiz baino gogotsuago ikusi genuen. Bi urte kontzertu 'arraroekin' pasa eta gero, pandemia atzean utzi genuen. Azkenik.
Aurten erritmo lasaiagoa nabaritzen dut. Kontzertuen zerrenda oso luzea da berriz. Ezin ahaztu duela aste batzuk Coldplay taldeak Bartzelonan emandako kontzertuetarako sarrerak lortzeko zoramena. Milaka pertsona geratu ziren ticketak lortu gabe, nahiz eta Estadio Olimpikoan jo, 60.000 zaleen aurrean gau bakoitzean. Hurbilago begiratzen badugu, Stingek Bilbao Arenan emandako zuzenekoari buruz egin dezakegu berba. Kontzertu handiak, egon badaude.
Baina azken aldi honetan somatu dut zuzeko musika 'lasaiago' dagoela. Iaz somatutako 'antsietatea' desagertu egin dela uste dut. Bazirudien dena berehala izan behar zela, gauzak berriz okerrera jo aurretik. Baina pixkanaka dena bere ildora bueltatzen ari da.
Izan ere, aurten jaialdietan disfrutatzeko irrikan nago. Urtero bezala. Baina beste jarrera batekin joango naiz. Aurreko udan bazirudien ondo pasatzea derrigorrezko kontua zela. «Bi urte eman dituzu kontzertu normala ikusi gabe, gogoratu gaurkoa egundokoa izan behar duela». Ideia hori nire burutik atera dut azkenean. Ondo pasatzera noa, baina inolako objektiboak betetzeko ideiarekin.
Hori bai, jaialdien urtaroa gurekin dugula ezin dugu ahaztu. Banden katalogo handia gure begien aurrean daukagu. Lasai-lasai, baina gogotsu ere aurten ikusiko ditudan artista guztien banden zerrenda osatzen hasi naiz. Datozen asteotan kontatuko dizuet hemen. Jaialdien denboraldia hasi da!
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Una moto de competición 'made in UC'
El Diario Montañés
Publicidad
Publicidad
Recomendaciones para ti
Pastillas, cadáveres en habitaciones distintas... la extraña muerte de Gene Hackman y su mujer
Oskar Belategui | Mercedes Gallego
Favoritos de los suscriptores
Muere la pelotari navarra Naroa Elizalde a los 27 años
Juan Pablo Martín
Noticias recomendadas
Pastillas, cadáveres en habitaciones distintas... la extraña muerte de Gene Hackman y su mujer
Oskar Belategui | Mercedes Gallego
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.