Borrar
Olaia Inziarte eta Izaro bideokliparen grabaketa egunean
Izaro eta Olaia Inziarte: elkarrekin hobeto
Buru-belarri

Izaro eta Olaia Inziarte: elkarrekin hobeto

Bi artistek abesti berri eta eder bat kaleratu dute

Viernes, 21 de marzo 2025, 12:04

Duela urte batzuk bi artista edo talderen arteko lankidetza ez zen hain ohikoa. Orain, ostiralero musikari desberdinen arteko kolaborazioak agertzen zaizkigu Spotify plataforman. Nahi ala ez, hortxe daude zure zain. Zenbat elkarlan atera ditu, adibidez Aitanak, azken urte hauetan? Ziur laster hurrengoa aterako dudala.

Ba joera-aldaketa honi bikote musikal bikainak eskertu behar dizkiogu. Otsailaren azken egunean Robe eta Leivaren arteko 'Caída libre' abestiak erabat hunkitu ninduen. Depresioari buruzko letra hau Leivak idatzi zuen eta Robek aldaketa txiki batzuk egin zizkion. Eta horrela, batera, sortu zuten aurtengo kantarik berezienetako bat. Benetan gomendagarria.

Baina gaurkoan ez nator abesti horri buruz hitz egitera. Edo behintzat, ez bakarrik. Lerro hauek irakurtzen ari bazara, jakin ezazu 'Saldu genizun' entzun behar duzula. Izarok eta Olaia Inziartek bat egin dute maitasuna eta erresilientziari buruz mintzatzeko. Gauzak atzekoz aurrera ateratzen direnean, b plana bilatzearen gaitasuna izatea. Horrelakoetan, konplizitatea, maitasuna eta adiskidetasuna ezinbestekoak dira.

Nerabezaroko sentimendu biziak etortzen zaizkit burura abesti hau entzuten dudan bakoitzean. Izan ere, egun gutxi batzuk pasa dira publikatu zenetik, baina hemendik hona buklean jarri dut. Zaldien zarata, kimika, fereka egiten duten bi ahotsen nahasketa... Benetan zoragarria da. Inziartek berak Olatz Salvadorrekin grabatu zuen 'Behe klasekoa' 2022 urtearen amaieran. Bikaina bazen hori, 'Saldu genizun' hau behintzat pare-parean dago. Tira, berriz ere jarriko dut, bukletik ezin atera.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Izaro eta Olaia Inziarte: elkarrekin hobeto