Borrar
Urgente Grandes retenciones en la A-8 y el Txorierri, sentido Cantabria, por la avería de un camión
'Jamming' konpainiako aktoreak
Inprobisazioa
Buru-belarri

Inprobisazioa

Duela egun gutxi batzuk nire lehenengo 'Jamming' sesioa disfrutatu nuen

Sábado, 21 de octubre 2023, 00:06

Mota askotako antzezlanak ikusi ditut azken urte hauetan. Genero desberdinekoak eta ehunka aktore desberdinekin. Horregatik, sarritan gertatzen bada ere, ez da oso erraza ni ezuztean harrapatzea. Sorpresekin egiten dut topo, nola ez, baina gero eta gutxiago. Nahiz eta antzokietan primeran pasa. Ba duela egun gutxi batzuk nire lehenengo aldia izan zen Jamming Sesion batean. Inprobisazio show batean.

Aurkezpenean aipatu zuten hamaika urte pasa zirela Bilbon egon ziren lehen alditik. Eta behin baino gehiagotan entzun nuen oso dibertigarriak zirela eta hurbildu behar nintzela. Aitortu behar dut ez niela jaramon handirik egiten ez zitzaidala gustatuko pentsatzen nuelako. Michael Scott etortzen zitzaidan burura beti. Eta 'The Office' saioa behin eta berriro ikusi badut ere, tira, ez nituen eszenatoki gainean Steve Carrell eta konpainia ikusi nahi.

Ideia horiek guztiak buruan nituela, Campos Antzokira joan nintzen. Eta lehenengo bost minututan 'The Office' nire burutik kanpo neukan. Ezin gogoratu zenbat aldiz barrez lehertu nintzen. Haien arintasunarekin aho bete hortz gelditu nintzen. Berehala elkarrizketa landuak sortzen zituzten oso egoera eroetan.

Mago baten ikuskizuna ikustera doan pertsona heldua bezala, trikimailu guztiak aurkitzen saiatu nintzen. Ez zen espero bezain ondo joan... Porrot egin nuen. Izugarri arinak ziren. Hitz egiten jarraitzen zuten minutu eskas batean, istorioa sortzen zuten kideekin komunikazioa izan gabe.

Etxerako bidean, behin eta berriro 'Nadie sabe nada' irrati saioan Andreu Buenafuenteri entzundako esaldia etorri zitzaidan burura: inprobisazioa entsaiatu behar da.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Inprobisazioa