Borrar
Urgente Grandes retenciones en la A-8 y el Txorierri, sentido Cantabria, por la avería de un camión
Óscar Cubillo
Hirugarren edizioaren zain
Buru-belarri

Hirugarren edizioaren zain

Larunbatean ZEID Fest jaialdiaren bigarren kapitulua disfrutatzeko aukera izan genuen. Pello Reparazek bete-betean asmatu du oraingoan

Jueves, 6 de abril 2023, 00:20

Bigarren atalak ez direla onak entzun dugu maiz, baina esaera honek ez du inolako zentsurik ZEID Fest jaialdian pentsatzen badugu. ZETAK taldeak antolatzen duen ospakizun musikala BECera bueltatu zen pasa den larunbatean. Kartel potentea izateaz gain, aretoan ikuskizun ugari egongo zirela adierazi zuten: Jaizkibel konpainia, Kukai Dantza taldea, elektropottotte txaranga... Azken hamabi hilabete hauetan fin egin dute lan iazko esperientzia hobetzeko. Eta bete-betean asmatu dute.

Askotan esan dut txoko honetan Pello Reparaz oso artista azkarra dela. Inolako dudarik gabe. Argi eta garbi dauka nahi duena eta nola lortu nahi duen. Izan ere, Vendetta taldearen ostean, ZETAK proiektuarekin hasi zenean, apostu handia egin zuen. Erronka erraldoia zen skatik elektronikara jotzea eta ekonomikoki ere esfortzu garrantzitsua egin zuen. Ondo atera zitzaion, pasio horrekin egiten diren gauzak, gehienetan ondo ateratzen direlako. Eta, ezin ukatu, daukan talentu musikala hor dagoela, genero batean zein bestean.

Hainbestetan aipatutako konfort eremua apurtu zuen ZETAK sortzean, baina urrunago joan zen ZEID Fest martxan jartzea erabaki zuenean. Jaialdi handi bat BECen. Hasiera batean bere aitonaren etxe alboan dagoen zelai batean egitea pentsatu zuen, baina saldutako sarrera kopuruak gora eta gora egiten zuela ikusi ondoren, eremu handiagoa behar zutela baieztatu zuen. Eta birritan milaka pertsona batu ditu dagoeneko. Euskal mailan egiten diren jaialdirik garrantzitsuenetarikoa da dagoeneko Last Tour promotorearen jarduerak alde batean uzten baditugu.

Bigarren edizio honetan kartel hobea lortu zuten. Eta sare sozialetan egindako zalegoaren ekiteari esker, ZETAK berriz ere jo zuen bertan. Ezin ziren falta. Gainera, Zahara, La M.O.D.A., Gozategi, Don Patricio, Vicco, Esne Beltza, La Furia, Nogen, Samantha Hudson... eszenatoki gainean egon ziren. Euskal trabestiek ikuskizun deigarria eta dibertigarria egin zuten eta Hemendik at! bandak merezitako omenaldia jaso zuen. Eta ezin ahaztu janaria eta edaria eskatzeko ilara izugarriak desagertu zirela. Oso atal garrantzitsua da hau, batez ere zure artista faboritoaren kontzertua hastera doanean.

Azken asteburu honetan hartutako esperientziarekin, ziur ZETAK banda badagoela hirugarren edizioan pentsatzen. Azken finean, aspalditik musika talde bat baino askoz gehiago dira eta.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Hirugarren edizioaren zain