Borrar
'Festen' antzezlaneko familia eszenatoki gainean. Maika Salguero
Festen
Buru-belarri

Festen

Maria Goiricelaya zuzendariaren azken antzezlana euskaraz estreinatu zen eta laster erderaz ikusi ahal izango da Arriaga Antzokian

Sábado, 14 de octubre 2023, 20:56

Maria Goiricelaya zuzendariarekiko sentitzen dudan miresmena aspalditik dator. Ez da gauza berria eta horregatik bere Max saria izugarri ospatu nuen duela hilabete batzuk. Baita nire amak ere, nahiz eta ordu batzuk lehenago nor zen jakin ez. Tira berri txarrak nonahi daudenez, profitatu ditzagun ospakizun guztiak. Etxean eta pijamarekin bada ere.

Ba duela egun gutxi batzuk, ilusio handiarekin ikusi nuen bere azkenengo antzezlanaren debuta: 'Festen'. Arriaga Antzokian izan zen, eta euskaraz. Ikusi ezin ez baduzu, azaroaren hasieran beste aukera bat daukazu, oraingoan, erderaz. Gogorra bada ere, benetan merezi du. Izan ere, umeen bortzaketari buruz mintzatzen bada ere, obrak umore beltza ondo baino hobeto lantzen du. Batzutan zeure burua kulpadun sentituko duzu tensioz beteriko momentuetan barrez lehertzeagatik.

'Festen', ospakizuna, izen bereko pelikulan oinarrituta dago. Urtebetetze familiar bat pixkana nola okertzen den erakusten du. Haien artean sekretu mingarria badago ere, jai giroan gertatzen da dana, eta kontraesan horretan oinarritzen dira umorea eta anabasa.

Pelikula lehen ikusi ez baduzu ere, pasarteren bat ikustea merezi du. Horrela, eszenaren garrantzia nabarmenduko duzu. Dogma 95 mugimenduaren parte dugu 'Festen' eta grabaketa estiloa taularatzen du antzezlanak. Aktoreak ez daude bakarrik. Kamerari batek aktoreak jarraitzen ditu eta berak filmatzen duena pantailan ikusi ahal izango dugu ia une oro. Nahiz eta batzutan estimulu gehiegi daudela iruditu, atmosfera estresantea sortzen du. Eta, nola ez, Dogma 95 estiloa jarraitzen dute zuzenean sortutako planoek.

Maria Goiricelayak sortutako obrek ez dute ia zerikusirik. Aldi berean, hori bai, bere estiloa, bere begirada argi eta garbi bereizten dugu. Eta horri esker, begi itxiekin baietz esango diot bere hurrengo antzezlanei. Hori bai begirada bitxia.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Festen