Duela aste gutxi batzuk sari banaketak izugarri gustatzen zaizkidala aitortu nizuen. Lagunak biltzen ditudala eta krispetak jaten ditugula nortzuk irabaziko duten asmatzera jolasten dugun bitartean. Ostegun honetan Gaztea Sariak ospatu ziren, euskal musikaren sariak, eta sofaren ordez, photocallean egon nintzen kasu honetan.
Publicidad
Zazpi meteorito banatu ziren bost euskal talde eta artisten artean. En Tol Sarmientok aurtengo bandarik nabarmenena izan dela adierazi zuten Gaztea Irratiko entzuleek eta fandom onenaren saria ere irabazi zuten. Oso sari berezia da hau, jarraitzaileen fideltasuna ere eskertu behar baita. Izan ere, iazko Bilboko Aste Nagusian haien kontzertua jendetsuena izan zen eta Araban urte asko daramatzate arrakasta ikaragarriarekin.
Zea Mays indartsu bueltatu da eszenatokietara. 'Adore, Kemena, Kuraia' diskoa urte amaieran kaleratu zuten eta harribitxi ugari daude bertan. Haien artean, bideoklip onenaren saria irabazi duen abestia. Haien lagunak diren Doctor Deseoren 'Corazón de Tango' abestia bertsionatu zuten eta bideokliperako Ramón Barea eta Carmen Machiren laguntza izan zuten. Ikustea benetan merezi du. Mila aldiz entzun dugun kanta bada ere, buelta bat eman diote melodiari eta Aiora Renteriaren ahotsak distira berezia eman dio. Jatorrizkoa bezain ona da.
Izarok zuzeneko onenaren saria irabazi zuen. Agian meteoritorik argiena izan zen. Dudarik gabe, Mallabiakoak egindako bira egundokoa izan da. Oso polita izan da ikustea bere hazkuntza eszenatoki gainean. Lan gogorraren uzta jasotzen ari da orain, eta horrek izugarri pozten nau.
Pello Reparaz eta Erramun Martikorena elkarrekin joan ziren Gaztea Sarietara. Musikak hain desberdinak diren pertsonak hurbiltzen ikustea benetan hunkigarria da. Melodia batek batasuna lortzearen boterea dauka. Eta azken finean hori da 'Itzulera' abestiaren helburua: mugak ezabatzea.
Publicidad
Gazteak artista berriak ere bultzatzen ditu eta ostegunean Bengoren txanda izan zen. Ibilbide bikaina dauka aurretik, kategoria honetan berarekin izendatuak zeudenekin batera. Ziur J Martina, Merina Gris, Olaia Inziarte eta Txopet ere laster sari ugari jasotzen ikusiko ditugula. Eta, ezin ahaztu, entzuleen txaloaldia dela beti saririk bitxiena.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.