Ezin dut gogoratu zein izan den bertan erosi nuen lehenengo liburua. Izan ere, ziuraski, liburu hori ez nuen nik aukeratu. Amak erosiko zidan. Bere pasioa heredatzen nuela ikusteak ilusio handia egin dio beti. Nire kasuan, behintzat, argi eta garbi dago etxean liburuak izateak eragin handia izan duela. Badakizue, ikusten duguna egiten dugu. Eta non erosi izan ditugu liburu horiek? Santutxuko Maceda liburu-dendan. Beti.
Publicidad
Aste honetan nire liburu-denda kuttunak bere ateak itxiko ditu. Nagusiak merezitako erretiroa hartuko du eta Santutxuko irakurle guztiok bihotzean ziztada bat sentitu dugu. Ulergarria da, noski, eta bere osasuna zaintzeko denean, are gehiago. Baina nostalgia-krisia ezin izan dugu ukatu.
Ez zait gustatzen liburuak interneten erostea. Egia da batzuetan ezinbestekoa dela edizio berezi bat lortzeko edo norberaren egunerokotasuna dela eta, ez dagoela dendaz-denda joateko beste denbora. Baina horretaz gain, ez da negoziagarria niretzat auzoan dagoen liburu-denda interneteko portal erraldoi batengatik ordezkatzea.
Macedan lehen mailan ikasten nuenetik erosi ditut nire liburu guztiak. Eta amari egin dizkiodan opari asko bertan hartu ditut. Izan ere, orri-markatzaileen bilduma egiten dut oso txikia nintzenetik. Gehienak, nola ez, bertakoak ziren. Esaldi desberdinak jartzen zituzten, denak irakurtzearen onurei buruz. Kolore desberdinetakoak, baina beti logo berdinarekin eta tamaina berarekin. Gurasoen etxean kutxatxo batean ditut oraindik. Hemendik aurrera, nostalgia handiagoarekin begiratuko ditut...
Oso gogorra izango da hemendik aurrera Santa Clara kaletik pasatzea eta liburuz beteriko erakusleiho bat ez topatzea. Eskerrik asko, Maceda, urte guzti hauetan gure bizitzaren parte izateagatik.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Fallece un hombre tras caer al río con su tractor en un pueblo de Segovia
El Norte de Castilla
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.