Borrar
Urgente Grandes retenciones en la A-8 y el Txorierri, sentido Cantabria, por la avería de un camión
Fotolia
Errespetua
Buru-belarri

Errespetua

Publikoak artista errespetatu behar du, baina alderantziz gauza bera gertatzea oso garrantzitsua ere bada

Sábado, 2 de septiembre 2023, 20:54

«Zure ikuskizunera doazenak haien dirua eta denbora ematen dizute. Eta hori guztia begien aurrean izango dutena gustatuko zaien ala ez jakin baino lehen». Asier Etxeandia aktoreak eta Mastodonte taldeko abeslariak duela urte asko elkarrizketa batean erantzun zidana burura etorri zait azken egunotan. Ikusleak sarrera bat erosten duenean, ikuskizun batera joatea erabakitzen duenean, betebehar batzuk izateaz gain, eskubideak ere baditu. Edo beste era batean esanda, artistak ere egiteko batzuk ditu. Halaxe uste dut nik behintzat.

Logikoa badirudi ere, gogoratzea beharrezkoa da, uda honetan ikusi eta azken asteotan sare sozialetan irakurri dudanagatik. Ez dut alkoholik edaten ezta drogarik hartzen. Ez dut egiten eta ez dut inoiz egin. Ez zaizkit gustatzen. Baina hori bai, zutabe hau ez da 'moralina' moduko bat. Mundu guztiak badaki drogak ez direla onak osasunerako, baina artikulu honek ez du honi buruz hitz egingo. Ez da nagusitasun morala erakusteko momentua.

Gaurko kontua errespetua da. Bakoitzak egin dezala bere aisialdian nahi duena. Badaude ehundaka kanpaina drogen kalteei buruz, beraz bakoitzak badaki erabaki bat edo bestea hartzean zeintzuk diren arriskuak. Baina arazoa da drogak hartu ondoren eszenatoki batera igotzen diren artista batzuek ez dutela gero maila ona erakusten.

Alde batetik bestera mugitzea inolako zentsurik gabe, abestien letra edo akordeak ahaztu, erortzeko zorian egon, mikro aurrean txorakeriak esan... Kontzertu txar edo behar bezain ona ez emateko arrazoi asko daude. Batzutan ezin da ekidin, guztiok egun txarrak izan ditzakegulako. Baina arazoa da arduragabetasunagatik zure lana oker egiten duzunean. Zure zaleak dezepzionatzen dituzunean axolagabetasunagatik. Ikusleen aurrean errespetu falta izateagatik. Kontzertua amaitu orduko, bakoitzak egin dezala nahi duena, baina zuzenekoa baino lehen, gogoratu beti aurrean izango dituzun pertsonek beste zeozer egin beharrean, zu ikustera joatea erabaki dutela. Eta errespetua merezi dutela.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Errespetua