Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Egun hauetan nire podcast kuttunetako bat entzuten aritu naiz. 'La Script' saioa nire faboritoenen artean dago gustatzen zaizkidan pelikulei buruz gehiago jakiteko aukera ematen didalako. Elkarrizketa luzeak dira eta askotan hausnarketa interesgarriak aurkitzen ditut bertan. Azkena, Icíar Boyaín zuzendariarena. Isabel Coixet, Gracia Querejeta, Pilar Miró... eta emakume zuzendarien zerrenda askotan hortxe geratzen zen lehen. Zinema sarietan edota jaialdietan industriak bizkarra ematen ziela somatzen zuten. Horregatik, horren aurka protesta egiteko, elkarte moduko bat sortu zuten. Eta sari sinboliko bat ere egin zuten: 'Es que no hay'. Ez daudela esaten zuten emakumeen presentzia ezagatik haserretzen zirenean jasotzen zuten erantzuna zelako.
Ez daude, ez ditugu topatu, ez dute nahi... Aitzakiak hor daude erabili nahi dituenerako. Modu ironikoan erabiltzen dute, baina aldarrikapen argia da. Askotan energia erabili behar dugu daukagun lekua merezi dugula azpimarratzeko.
Boyaínen hitzak gogoratu ditut egunotan, batez ere Olaia Inziartek bere bigarren diskoa ikusi dudanean. Bigarrena bakarrik? Dituen taulak dituela harrigarria da niretzat pentsatzea orain arte lan bakarra zeukala. Ezin ahaztu duela urte pare bat Durangoko Azokara disko gutxi batzurekin joan zela, hainbeste salduko ez zituelakoan.
Zineman orain emakume asko ditugu filmeak zuzentzen: Alauda Ruiz de Azúa, Arantxa Echevarría, Carla Simón, Pilar Palomero, Estíbaliz Urresola... Zerrenda gero eta luzeagoa da. Eta Coixet, Boyaín eta besteak egon zirelako daude orain daudenak, musikan gertatzen den moduan. Olatz Salvador, Izaro, Maren, Anari, Aiora Renteria, Itziar Ituño, Alaitz eta Maider, Anari... Daudenak egon zirelako daude oraingoak.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
La víctima del crimen de Viana recibió una veintena de puñaladas
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Noticias recomendadas
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.