Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Gaur Carmen Bozari buruz hitz egin nahi dut, tamalez hemendik aurrera bere musikaz ezin izango dudalako berba egin. Bere ibilbideari amaiera eman zion aurreko astean. Ez kontzertu berezi batekin, ezta bira bukatu ostean. Zuzeneko batzuk zituen bere agendan, baina azkenean buruak «honaino» esan dio. Osasun mentala zaintzea lehenetsi du.
Industria ez zaio gustatzen dagoeneko. Gauzak aldatu egin dira eta orain badirudi sare sozialetan ez bazaude, ez zaudela. Promozioa bertan egitea ez dator bat berarekin eta eskakizun horrek pixkanaka mina egin dio. Barruan zerbait apurtu arte. Bozak bere bira bertan behera utzi du eta hemendik aurrera sendatzea izango da proiekturik garrantzitsuena.
Tristura handiarekin hartu nuen albistea. Ulergarria da, noski. Eta errespetu osoa merezi du. Hala ere, mina ematen du industriak sor dezakeen kaltea ikusteak. Bere eraginak. Gero eta gehiago dira osasun mentalarekin arazoak izan dituzten musikariak. Pertsonak. Izan ere, duela oso gutxi Ángel Stanichek kontzertu batzuk bertan behera utzi zituen duela hilabete gutxi batzuk. Eta hain modan dagoen Amaia Monteroren osasun arazoak ere denok ezagutzen ditugu. Zoritxarrez, adibideak ez dira falta.
Aurreko urtean, Izarok bere dokumentala Bilbon aurkeztu zuen egunean berarekin osasun mentalari buruz berba egiteko aukera izan nuen. Mallabiarrak ere, arazoak izan zituen gertatzen ari zen guztia ordenean jartzeko. Bere diskorik arrakastatsuena gorrotatzera heldu zen. Oso denbora gutxian, baina bere lanak mina egiten zion. Psikologoarekin eta denborarekin egin zuen erreflexioarekin amaitu nahi nuke. Ez daude formula zehatzak, baina berarentzat baliagarria izan zen.
Txikitzen joan. Mundua abiadura handiarekin doa. Ziztu bizian. Eta zarata hori nekagarria da. Garrantzitsuari garrantzia eman behar diogu. Hori zaindu. Osagarria alde batean utzi; ez erdian. Gauza 'txikiei' balorea eman. Eta sare sozialak hortik kanpo geratu behar badira, gera daitezela.
Zaindu, Carmen, zure abestiak gozatzen jarraituko dugu.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Estos son los mejores colegios de Valladolid
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.