Urgente Grandes retenciones en la A-8, el Txorierri y la Avanzada por la avería de un camión

Egunkariaren hemerotekan begiratu dut. Nire Gatiburen lehenengo kontzertua 2011an izan zen. Edo halaxe dio behintzat nire memoriak. Aste Nagusian izan zen, Kaotikoren kontzertuaren ostean. Nirekin zeuden lagunen zerrenda idatzi dezaket, baita entzun nituen abesti batzuk aipatu ere. 'Musturrek sartunde' lehenengo aldiz entzun nuen zuzenean, eta 'Zeu, zeu, zeu!' eta 'Pailazo' izan ziren altuen abestu genituen kantak.

Publicidad

Ondo baino hobeto gogoratzen dut kontzertu hori. Beraz, lehenengoa izan ez bazen, bost axola. Oroitzapen polita da eta askotan nire burura bueltatzen da. Astearte honetan bezala. Aste Nagusian ere, baina hamabi urte geroago Abandoibarran jo zuten. Jendez gainezka berriz ere.

Polita da pentsatzea hamabi urte hauetan taldeak egin didan konpainia. Etxeko egunerokotasunean, kotxean, tabernetan, kontzertuetan, noski... eta batez ere jai herrikoietan. Gatibu herriko jai desberdinekin erlazionatzen dut askotan. Txosna batek nire gustokoa izateko Gernikako taldeko abestiren bat jarri behar du. Bestela, zerbait falta zaidala somatzen dut. 'Eo eo' entzun arte farra ez dela hasi sentitzen dut.

Astearteko kontzertua oso berezia izan zen. Disko ederra atera dute. Ironikoa, dantzagarria eta Gatiburen esentziarekin. Amodioari buruz, adiskidetasunari buruz eta ekologiari buruz ere egiten dute berba umorea galdu barik. Zuzeneko batean lehenengo aldiz entzuteko aukera izan zen eta haizeak eszenatoki gainean daudenean emaitza bikaina lortzen dutela aipatu behar da. Hori bai, Gaizka Salazaren bateria eta batez ere, Haimar Arejitaren gitarra ere badira goraipatzeko modukoak. Izan ere, Arejitaren sei kordek inoiz baino hobeto egon zirela esango nuke.

Hamabi urte pasa dira, baina aldi berean ez dela denborarik pasa pentsatzea gustatzen zait. Ispiluak beste gauza bat esaten dit, baina niri bost.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Accede todo un mes por solo 0,99€

Publicidad