Borrar
Urgente Ocho kilómetros de retenciones en Rontegi hacia Bilbao por un accidente
Amaia Montero eta Leire Martínez, La Oreja de Van Gogh taldearen abeslari ohiak.
Amaia VS Leire
Buru-belarri

Amaia VS Leire

Badirudi musikan eta beste arloetan emakumeak lehian egon behar dugula

Martes, 15 de octubre 2024, 14:57

Britney Spears edo Christina Aguilera? Aitana edo Lola Índigo? Olatz Salvador edo Izaro? Amaia Montero edo Leire Martínez? Bakar baterako lekua egongo balitz bezala. Bata irabazle, bestea, kanpo. Horrelako 'hautaketek' nazka ematen didate. Zergatik bakar bat aukeratu behar eta zergatik emakumeen artean bakarrik?

Honelako rankingak, normalean, ez dira gizonen artean egiten. Eta egiten badira, ez dira gertatzen haien ibilbide hasieran edo nolabaiteko kaltea sor dezaketenean. 'Beatles VS Rolling Stones' kontuak ez du inolako ondorioa bi bandengan. Baina zer gertatzen da, adibidez, eszenatoki gainean gutxi daramaten neska gazteen arteko 'lehia' sortzen dugunean?

Duela aste gutxi batzuk, Olatz Salvadorren disko berriaren aurkezpenean berarekin honi buruz mintzatzeko aukera izan nuen. Eta berak, ohikoa denez, bete-betean asmatu zuen. Izarorekin abesten duen kantari buruz egin genuen berba eta proiektu horren arrazoia adiskidetasuna eta miresmena zen. Lagunak zirela aldarrikatu nahi, batez ere, sare sozialetan askotan horrelako lehia 'derrigortzen' zutelako. Bata edo bestea. Aukeratu. Bakarrerako baino ez dago lekua. Emakumeontzako, beti, leku gutxi, eta dagoena, ezin partekatu.

Eta hausnarketa honetan ezin baztertu Amaia Montero eta Leire Martínezen artean sortutako lehia amaitezina. Emakumeak beti lehian. Nahiz eta lehian ez egon. Beti errepikatzen dugu kontua. Zein da zuretzat hoberena? Nor ikusi nahi duzu La Oreja de Van Gogh taldearen abestiak defendatzen? Leirek jasandakoa -eta oraindik jasaten duena- oso gogorra da. Berak argi eta garbi utzi zuen «errespetu falta hutsa» zela hori guztia. Ez dugu Amaia Monteroren osasun mentala behar zen moduan tratatu, eta gauza bera egin dugu Leire Martínezekin, nahiz eta bere zauriak, behintzat orain arte, hain agerian ez egon.

Bi emakume isilik, eta bitartean mundu guztia haiei buruz iritzia ematen. Lehia. Beti lehia. Gure arteko ahizpatasuna lantzen dugun bitartean, nekagarria da ikustea beti egongo direla gatazka sortzeko irrikan. Ba nik bien aldeko apostua egin nahi dut. Aukera honetan eta etortzen direnetan. Elkarrekin indartsuagoak gara, aberatsagoak. Leire, «siempre serás bienvenida a este lugar».

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Amaia VS Leire