Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Duela urte batzuk 'Yo soy Pichichi' obrarekin gertatu zena bizi genuen aurtengo Bilboko Aste Nagusian. Antzoki handiek oso obra arrakastatsuak ekartzen badituzte ere, oso pozgarria da ikustea euskal aktore eta zuzendariek martxan jarritako istorioek duten onarpena. Batez ere, gure inguruko kontuei buruz hitz egiten dutenean. Pabellon 6 aretoan Pichichi futbolariaren bizitzarekin milaka ikusleek gozatu zuten. Euskal Herritik kanpo eta baita Europatik kanpo etortzen ziren obra ikustera. Garai hartan 'La Casa de Papel' modan zegoen eta mundu guztiak Itziar Ituño eszenatoki gainean ikusi nahi zuen. Athleticen golegilearen gorabeherek bigarren denboraldi bat egin zuten eszenatoki berean -oraingoan, Ituño gabe, agenda arazoengatik- eta Gran Víako Sala BBKn egon ziren gero. Ba antzeko gauza gertatu da 'Agur, Otxoa Feroz' antzezlanarekin.
Aurtengo Bilboko Aste Nagusian arrakasta lortu duen antzezlanak La Otxoaren istorioa kontatzen du. Jose Antonio Nielfa showmana da protagonista eta gainontzeko aktoreek bere bizitza birpasatzen duten bitartean, berak bere diskografiatik egiten du ibilbidea. Ez zen dena erraza izan, kartzelan ere egon zen eta, baina zorigaizto guztien gainetik lentejuela disdiratsuak agertzen dira ikuskizunean.
Obraren abiapuntua showmanaren agurra da. Azkenengo emanaldia prestatzen ari dira. Baina badirudi ikusleek ez diotela La Otxoari agur esan nahi. Aurtengo Bilboko jaietan sarrera guztiak agortu zituen. Funtzio gehiago programatu zituzten eta sarrera horiek ere berehala desagertu ziren. Beraz, 'Yo soy Pichichi'k egin zuen bezala, berreskuratu dute. Derrigorrezkoa zen. Hurrengo aukera urte hasieran izango da. Gabonetan, Urteberritik aurrera, eta Campos Antzokian. La Otxoaren erretiroak itxaron behar izango du. Gainera, Euskal Herritik kanpo bira bat egiteko asmoa daukate.
Ikusle berriak etorriko dira, sarrera barik geratu zirenak. Baita eserlekua lortu eta errepikatu nahi dutenak. Agian ni bigarren multzo horretan izango naiz. Gero eta argiago daukat. Izan ere, ondo baino hobeto pasatu genuen Aste Nagusian. Drama edo iluntasun kutsua duen arren, komedia bikaina da Otxoaren bizitza. Edo halaxe erakutsi nahi izan dute. Jai giroan. Fikzioarekin bat egiten duen istorioak ospakizunerako denbora ere badauka. Eta abestiekin dantza egin nahi izanez gero, badakizu... 'Libérate'.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
A la venta los vuelos de Santander a Ibiza, que aumentan este verano
El Diario Montañés
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.