Ez dut inoiz kasting bat egin. Lan elkarrizketa batzuk, baina besterik ez. Dena den, enpatia azken urte hauetan nahikotxo landu dudala uste dut. Izan ere, asteazken honetan 'Operación Triunfo' saioak Bilboko Miribilla pabilioian antolatutako kastingean izan nintzen erreportaje bat egiteko. Eta, era batera edo bestera, haien urduritasuna gertu sentitu nuen. Ilaran gazte jator asko ezagutu nituen eta, kasu batzuetan, haiek jasotako ezetza entzun eta gero, pena sentitu nuen. Ilusioen hausketa.
Publicidad
Egia da ez bat jasotzea ez dela inolako arazoa. Azkenean bide ugari har ditzakegu gure bizitzan. Erantzun batek ez du garrantzia gure ibilbidean eta ia konturatu gabe beste aukera baten aurrean egon gaitezke. Izan ere, duela urte batzuk Rosalía horrelako 'talent show' batera aurkeztu zen eta ez zuen zorte handirik izan. Eta begira orain... izar mundiala daukagu.
Kastingaren lehenengo fasean pertsona askok Bilbao Arena utzi zuten aurpegi goibelarekin. «Gaur ezin izan dut lortu» aurpegiarekin. Baina bide ugari daude. Izan ere, kasu askotan ez bat jasotzeak motibazio puntu bat da aurrera jarraitzeko.
Arratsalde horretan izan zen bigarren fasean, Drei izeneko abeslari gaztea ikusi nuen. Kantabriakoa da eta Sónica izeneko Castro Urdialeseko jaialdiaren lehenengo edizioan ezagutu nuen. Chica Sobresalto eta Zahara baino lehen abestu zuen eta ahots ederra zeukala komentatu genuen lagunok. Hurrengo urtean minbizia zeukala jakin nuen, Sónica jaialdiak omenaldi ederra egin ziolako. Aurtengo edizioa, era batean edo bestean, berari eskaini nahi diote. Asteazkenean bigarren fasea ere gainditu zuen Dreik eta urrian jakingo du 'OT' saioan parte hartuko duen.
Saioan sartzea oso garrantzitsua da musikan hasten ari den pertsona batentzat. Baina bere kasuan, aste honetan bizitakoa askoz garrantzitsua da. Nolabait ilusioa galduta zeukan azken aldi honetan eta esperientzia honekin berreskuratu du. Musikarekin berriro disfrutatzea lortu du. Eta azken finean hori da garrantzitsuena.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.