Borrar
Urgente Grandes retenciones en la A-8, el Txorierri y la Avanzada, sentido Cantabria, por la avería de un camión
Varietyk antolatutako bilera birtualeko irudi bat.
Anthony Hopkins eta Jodie Foster berriro elkartu dira 'El silencio de los corderos'en 30. urteurrena ospatzeko

Anthony Hopkins eta Jodie Foster berriro elkartu dira 'El silencio de los corderos'en 30. urteurrena ospatzeko

Aktoreek pelikularen filmaketa gogoratu dute Varietyrentzat egindako hitzaldi birtual batean

NAHIKARI CAYADO

Jueves, 21 de enero 2021, 19:48

30 urte dira zinemaren historiako filmik beldurgarrienetako bat estreinatu zenetik. Jonathan Demmek zuzenduta eta Thomas Harrisen 'El silencio de los corderos' eleberrian oinarrituta, bost Oscar Sari irabazi zituen. Bertan, Clarice Starling, FBIn sartu nahi duen psikopatetan aditua, eta Hannibal Lecter, ohi baino adimen handiagoko serieko hiltzailearen arteko harremana kontatzen da.

Jodie Fosterrek eta Anthony Hopkinsek maisuki antzeztu zuten istorioko protagonisten papera, eta Varietyk daukan 'Actors on Actors' atalerako antolatutako topaketa bati esker elkartu ziren berriz. Ordubeteko solasaldia izan zen, eta beraien ibilbide luzeetako lan garrantzitsuena izan dena gogoratu zuten.

«Nire ordezkariak gidoia pasatu zidan eta, hamar orrialderen ondoren, esan nion: 'Inoiz irakurri dudan pertsonaiarik onena da'«, gogoratu zuen Anthony Hopkinsek. Aitortu zuenez gainera, «beldur pixka bat ematen zidan zurekin hitz egiteak. Pentsatzen nuen: 'Oscar bat irabazi berri du!' », zioen aktoreak.

Fosterrek aitortu zuenez aldiz, bere lehen topaketa ez zen oso efustiboa izan. Elkar agurtu ondoren, gidoia irakurtzen hasi ziren: «Hannibal Lecter bihurtu zinenean hotzikara sentitu nuen. Horren ondoren, biok ikaratuegi geunden hitz egiteko «.

Filmatu zuten lehen eszenetako bat espetxeko topaketa izan zen. «Set-a beldurgarria zen. Argi horrekin eta preso horiekin, hain umore txarrarekin…, zuk zeneukan ahots hori, metalikoa bezala zena, gogoratzen dut«, aitortu zuen Jodie Fosterrek.

Ordu betez pelikularen inguruan hitz egiten aritu ondoren, bakoitzak bere azken lanez hitz egin zuen. Hopkinsek 'El padre' estreinatu berri du, eta Jodiek 'The Mauritanian' thrillerra bukatu du. «Bye Clarice, Bye Doctor Lecter» esanez agurtu zuten aktoreek bilera birutala.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Anthony Hopkins eta Jodie Foster berriro elkartu dira 'El silencio de los corderos'en 30. urteurrena ospatzeko