'Sheherezade'
Buru-belarri ·
Duela aste batzuk dantza ikuskizun bat ikusi nuen lehenengo aldiz. Esperientzia ezin hobea bizi nuen María Pagési eskerSecciones
Servicios
Destacamos
Edición
Buru-belarri ·
Duela aste batzuk dantza ikuskizun bat ikusi nuen lehenengo aldiz. Esperientzia ezin hobea bizi nuen María Pagési eskerTxiki-txikitatik antzerkiaren bitxikeriak estimatzen ikasi dut. Eskolan behin baino gehiagotan antzokira eraman gintuzten. Oso txango bereziak ziren, normalean eszenatoki gainean gertatzen zena ikasle gazteok baino ez genituelako ikusten. Txotxongiloak, haurrentzako operak, musikalak, komediak... genero desberdinak disfrutatu genituen. Batzutan arrakastarekin eta beste batzutan ez hain emaitza onarekin. Hala ere, ilusio handia egiten zidan beti antzoki bat zapaltzea. Tenplu kutsua izan dute niretzat haurtzarotik hona.
'Orain eta hemen' oso kontzeptu boteretsua iruditzen zait. Batez ere, musikarekin erlazionatu izan dut beti. Antzerkiaren oinarria badira ere, zuzeneko ikuskizun guztiek 'plus' bat daukatela ukaezina da. Eta ez bakarrik publikoarekin hitz egiten duten ikuskizunetan. Emanaldian sortzen den atmosfera oso berezia da. Konexioa dagoenean, behintzat. Lortzen ez bada, batzuetan, akabo...
Duela urte gutxi batzuk neure burua ikuskizun desberdinak ikustera 'behartzen' hasi nintzen. Antzezlan alternatiboak, hainbeste entzuten ez dudan jazz musika kontzertuak, arte mota guztietako museoak... Eta dantza! María Pagés dantzaria -Princesa de Asturias saria irabazi berri du- 'Sheherezade' ikuskizunarekin Arriaga Antzokira etorriko zela jakin nuenean, nire buruan zerbait piztu zen. «Orain arte, kaleko ikuskizunez gain, ez duzu dantza ekitaldirik ikusi».
Handik bost minutura, sarrera erosita zegoen. Eta berehala ikusi nuen ideia bikaina izan zela. Lehenengo ordu laurdenean nabaritu nuen nire begiek distira egiten zutela. Emozioaren distira. Aitortu behar dut ez dakidala gauza askorik orokorrean, dantzari buruz eta konkretuki, flamenkoari buruz. Hala ere, izugarri disfrutatu nuen dena. Eta auskalo, agian laster dantza ikuskizun batera bueltatuko naiz.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Fallece un hombre tras caer al río con su tractor en un pueblo de Segovia
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.