Borrar
'Philosophy of the World' diskoaren azala.
The Shaggs, The Beatlesekin parekatua izan den hiru ahizpen taldea

The Shaggs, The Beatlesekin parekatua izan den hiru ahizpen taldea

Disko bakarra atera zuten, baina haien estilo kaotikoaren bikaintasuna artista askok aldarrikatu dute, Kurt Kobainek, besteak beste

Domingo, 26 de julio 2020, 01:24

Austin Wigginen amak zera iragarri zuen: semea emakume ilehori batekin ezkonduko zela, zenbait seme-alaba izango zituela eta haietako lauk musika talde arrakastatsu bat sortuko zutela. Lehenengo biak bete zirenean, Austin lanean jarri zen hirugarrena bete zedin.

Dorothy, Helen, Rachel eta Betty, bere lau alabak, eskolatik atera zituen eta musika tresnak erosi zizkien. Egun osoa ematen zuten entseatzen, eta, astero, beren herriko kultur gunean jotzera behartzen zituen. Bakoitzak musika tresna bere erara jotzen ikasi zuen. Aitak ez zien talde desberdinen abestiak entzuten usten, haien estiloa ez kutsatzeko. Modu honetan, The Shaggs estilo propio eta originala lortu zuten, baina nahiko kaotikoa ere bai.

Banaketa eta arrakasta

1969an haien lehen eta azken diskoa atera zuten, 'Philosophy of the World' deiturikoa. Porrot itzela izan zen salmenta mailan, baina eszena lokalean arrakasta pixka bat lortu zuen. Taldea 1975ean banandu zen, haien aita hil zenean, eta seguruenik historian galduta geratuko zen euren lana, urte batzuk geroago, Terry Adams musikariak haien diskoaren kopia bat aurkitu izan ez balu.

Entzutean, Adams lanean hasi zen diskoa berriz ateratzeko eta 1980an lortu zuen. Kritika ugari egon ziren, gehienak txarrak, baina artista askok The Shaggs-en garrantzia aldarrikatu zuten, Kurt Kobainek, besteak beste. Frank Zappak haiei buruz The Beatles baino hobeak zirela esan zuen. 2016an kontzertu baterako batu ziren, baina Helen hil zenetik, 2006an, ezinezkoa izan zen soinu berbera lortzea.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo The Shaggs, The Beatlesekin parekatua izan den hiru ahizpen taldea