Obra honek adin konkretu batean sakontzen ez badu ere, bigarren hezkuntzako nerabeak hartuko dituzte aintzat liburua ontzerakoan. 1545 editoriala

'Nor', sexu identitateari buruz hausnarketa egitea bilatzen duen nobela sortzeko diru bilketa martxan da

Proiektuaren izenak aditzera ematen duen bezala lan honek nortasuna eta identitatea izango ditu hizpide, sexu-identitatean eta transexualitatean sakonduko duelarik

UNAI SARRIUGARTE

Miércoles, 9 de noviembre 2022, 10:59

'Nor', sexu identitateari buruz hausnarketa egitea bilatzen duen nobela sortzeko diru bilketa martxan da. Eleberria Irati Goikoetxeak landuko du eta Irrimarrak ilustrazioak egingo ditu. Epilogoaz, aldiz, Aingeru Mayor sexologo eta Naizen elkarteko kidea arduratuko da.

Publicidad

Proiektuaren izenak aditzera ematen duen bezala, lan honek nortasuna eta identitatea izango ditu hizpide, sexu-identitatean eta transexualitatean sakonduko duelarik. Adin konkretu batean sakontzen ez badu ere, bigarren hezkuntzako nerabeak hartuko dituzte aintzat liburua ontzerakoan.

Hausnarketarako eta elkarrizketarako eleberri bat izateaz gain, irakurlearentzat gozagarri izatea bilatuko dute. Hori dela medio, obra honek hainbat ideia eta irudi iradokitzaile emango ditu aditzera, ilustrazioek garrantzi esanguratsua izango dutelarik.

Esan bezala, ekimen hauxe errealitate egiteko dirua biltzen ari da lantaldea. Nahi duen edonork bere ekarpen ekonomikoa egin dezake, eu.goteo.org/project/nor plataformaren bidez. Momentuz 9.320 euro bildu dituzte eta proiektua behar bezala aurrera eramateko beste 3.680 euro beharko lirateke.

Laguntza ekonomiko honekin liburuaren lan kostuari egingo diote aurre: batetik: idazlearen, ilustratzaileen eta epilogoaren arduradunaren lanari, alegia; eta, bestetik, argitaletxearen lanak, diseinu eta maketazio-lana, zuzenketak, edizioa eta liburuaren erregistroa, tarteko. Kosturik handiena inprentarena izango omen da.

Publicidad

1545 editoriala izeneko argitaletxea da liburua plazaratzearen arduraduna. Hortaz, argitaletxea txikia izanik, eurentzat crowdfunding batek eskaintzen duen segurtasuna ezinbestekoa da tankera honetako proiektu bat gauzatu ahal izateko.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Accede todo un mes por solo 0,99€

Publicidad