Astelehenean, bi gauza egin nituen lehenengo aldiz. Antzezlan baterako azkenengo sarrera erosi nuen. Eta gurpildun aulki bat erabili nuen. Gauza biak Arriaga Antzokian Telmo Iruretak eta Aitziber Garmendiak antzeztutako 'Sexberdinak' obran ikustera joan nintzelako izan ziren. Esperientzia gomendagarria.
Publicidad
Telmo Irureta Garmendiak Jon Plazaolarekin batera aurkezten zuen 'Barre Librea' saioan ezagutu nuen. Desgaitasunari umorearekin aurre egin daitekeela argi utzi zuen eta aurreiritzi ugari hautsi zituen. Beraz, 'Sexberdinak' antzezlana Bilbora ekarriko zutela jakin bezain laster, data apuntatu nuen. Ezin dut esan berehala sarrera erosi nuenik, azkenengoa lortu nuelako. Badaezpada, ez bainekien lanetik garaiz aterako nintzenik. Eta orain aitorpen bat: agian obran parte hartu beharko nuela entzun bezain pronto, hain modan jarri den nanosegundo batez metabersoan damutu nintzen azken sarrera hori erosteaz. Zortea izan nuen, eta lotsati eta lasai amaitu nuen ekitaldia. Eta oso hunkituta.
Egoera latzetan aurpegi ona jartzen jakiteari buruz askotan mintzatzen da. Jarrera txalogarria bada ere, arriskutsua ere izan daiteke. Ea, nire hitzak azalduko ditut. Batzuetan besteon portaera indartsua eta umore ona goraipatzen dugu ezbehar baten aurrean: senide edo lagun baten heriotza, gaixotasuna, egoera ekonomiko larria, bikote banaketa... Baina horren protagonistak egiten dituen 'txiste' edo komentario baikorren atzetik, tristura, haserrea edo osasun mentaleko arazo bat egon daikete ezkuturik. Batzuetan aldameneko kezkak ditugu ez ditugu entzun nahi. Beti aitzakia beragatik: nahiko daukagulako gure buruhausteekin.
Desgaitasun edota gaixotasunen 'erromantizazioak' nazka ematen dit askotan. Baikortasuna ezinbestekoa da, bai. Eta badira oso baikorrak diren pertsonak. Baina utz diezaiogun ere zirkunstantzia larrietan goibel sentitzen denari goibel agertzen. Tristuran lagundu eta ahal dugun neurrian gure eskua eman. Mister wonderful ondo dago katilu bat oparitu nahi dugunean. Batez ere, jasoko duen pertsona kili-kolo ezagutzen dugunean. Opari 'generiko' horietakoa da eta. Gainontzerako, hobe alde batera uztea.
'Sexberdinak' obrak honen inguruan hausnartzen du eta, batez ere, ikuslea hausnartarazten du. Irribarre baten azpian iluntasuna egon daiteke eta baikoitzaren arazoak garrantzitsuak dira norberarentzat. Goibeltasuna Instagrameko argazki distiratsuek lausotzen dutela ikusteak pixkat haserretzen nau. Badirudi beti alai egotera behartuta gaudela. Eta aldamenekoak ondo baino hobeto daudela momentu oro.
Publicidad
Zein garrantzitsuak diren bihotzean ziztadaren bat ematen duten komediak. Baita drama erdian irribarre bat marrazteko gai diren pertsonak ere. Irakaspen ederra eta beharrezkoa dakar 'Sexberdinak' obrak, are gehiago Iruretak eta Garmendiak antzeztearena alde batera uzten dutenean eta haien burua interpretatzen dutenean.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.