Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Bakoitzak bere haurtzaroaz ahal duena gogoratzen du. Ni, hain naiz arraroa, Miamiko Jai Alaiko flash bat daukadala buruan. Don Johnsonen telesail famatuenean agertzen zena. Gogoratzen? Sonny Crocket, Ricardo Tubbs, Ferrari bat, narko asko... Ez galdetu zer gehiago pasatzen zen telesailean, ez baitzidaten ikusten uzten. Umemoko bat besterik ez nintzen. Horregatik Jai Alaikoa flashazo bat besterik ez da. Miami Viceren hasierako musikarekin, oherako bidean.
Hori da, hain zuzen ere, gehien gustatu zaidana NBAko jokalari ohi batek zesta-puntan inbertitu duela jakin dudanean. Gainera ez da edozein jokalari. Haslem, izaera handiko jokalari horietako bat da, frankizia bati leial eutsi ziona (20 denboraldi Heat taldean) eta oso ondo jokatzen zuena. Ez da harritzekoa Udonis hain maitatua izatea Floridako hegoaldean, non Miamitarrek «alkatea» deitzen dioten.
Izan ere, kirolari ohi batek, NBAko txapeldun hirukoitza izan ala ez, kiroletan inbertitzea oso normala da. Premierreko akziodunei begiratuz gero, adibidez, LeBron James, Tom Brady eta Magic Johnson ditugu. Futbola zesta-punta baino ospetsuagoa da, noski. Baina, azken finean, kirola kirola da beti.
Haurtzaroko oroitzapen horiengatik, Miamiko frontoian talde gogokoena dudala esan behar dut: Rebote Renegades. Ez da munduko izenik politena, ez, baina erromantizismoa horrelakoa da. Haslemek bere dirua negozio honetan jarri badu, beste arrazoi erromantiko batengatik da. Bere aita ere puntista izan zen gaztetan.
Gora zu, Udonis. Gainera, orain arte fitxatu dituzten hiru jokalariak euskaldunak dira. Mutrikuarrak: Ekaitz Mendizabal, Aratz Mendizabal eta Ion Goenaga.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.