Borrar
Urgente Grandes retenciones en La Avanzada, el Txorierri y Malmasín por varios accidentes
Saskibaloiko Munduko Txapelketan giltzurrun bat galdu duen jokalaria
Harmailatik

Saskibaloiko Munduko Txapelketan giltzurrun bat galdu duen jokalaria

Borisa Simanic Zaragozako jokalariak ukondokada jaso zuen partida batean eta premiazko ebakuntza egin behar izan diote Filipinetan

Miércoles, 6 de septiembre 2023, 17:36

Borisa Simanic Casademont Zaragozako pibot serbiarrari ebakuntza egin behar izan diote giltzurrun bat kentzeko Manilan (Filipinak), joan den astean Munduko Txapelketako partida batean izandako lesioaren ondorioz arazoak izan ostean.

«Giltzurruneko ehunak kalte handiak jasan zituenez, ebakuntza kirurgikoarekin giltzurrun osoa atera behar izan diogu. Ebakuntza honen ondoren ebakuntza osteko prozesu normal bat espero dugu», adierazi zuen Dragan Radovanovic Serbiako selekzioko medikuak ohar batean.

Komunikatuaren arabera, Simanici ebakuntza egin zioten Manilako ospitale batean abuztuaren 30etik 31rako gauean, Serbiak eta Hego Sudanek Saskibaloiko Munduko Txapelketan jokatu zuten partidan ukondokada bat jaso eta gero.

Hasiera batean giltzurrunak normaltasunez funtzionatzen zuela zirudien arren, medikuek hainbat zailtasun antzeman zituzten, eta, ondorioz, bigarren ebakuntza hau egin behar izan zuten.

Dena den, lehaiketa bikaina egiten ari da Serbiako selekzioa. Final-laurdenetan Lituania izan du aurrean. Selekzio baltikoak Team USA mendaratu zuen duela gutxi, lehaiketan aurrera egin ahal izateko. Badago ideia txarrez pentsatzen duenak estatubatuarrek nahita galdu zutela partida hori Eslovenia finalerako bidean ez aurkitzeko.

Steve Kerren mutilek Italia izan zuten astelehenean aurkari, eta erraz irabazi zuten: 63-100. Italiarrek talde sendoa dute, baina... . Orain Alemania aurrean finalerdietan. Letonia 81-79 menperatu eta gero.

Serbiak, bere aldetik, Lituania gainditu zuen asteartean (68-87) eta finalerdietara pasatu da. Kanadako talde bikaina aurkituko du. Iparamerrikarrek Doncicen Eslovenia gainditu dute gaur 100-89

Omoten tristura

Simanicen lesioa eragin zuen Nuni Omot jokalariari gertatutakoari buruz galdetu zioten. «Ospitalera joan zela entzun nuen. Barkatu, ez nuen jokaldi zikinik egin nahi. Laster sendatzea espero dut. Otoitz egiten dut haren alde, nire otoitzetan egongo da. Ez naiz jokalari zikina, ez naiz inoiz izan. Bihotz-bihotzetik barkamena eskatzen diet begira dauden guztiei, eta, bereziki, jokalariari».

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Saskibaloiko Munduko Txapelketan giltzurrun bat galdu duen jokalaria