Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
«Inoizko kontraturik handiena da». Titularrak berehala egokitu ziren esaldiaren sinpletasunera. . Eta egia da, Celticsek Jaylen Brownekin sinatu duen 'supermax' kontratua NBAko historian 300 milioitik pasatzen den lehena da.
304 milioi dolar, horixe da jokalariak datozen bost denboraldietan jasoko duen diru kopurua. 60 milioi baino gehiago urte bakoitzeko, batez beste. Ez ditu urtero 60 milioi hoiek eskuratuko, izan ere, NBAn soldatak handituz doaz urtez urte. Hurrengo kanpainan 40 milio dolar baino pixka bat gutxiago jasoko ditu. Eta gero, soldata handituz joango da.
Dena den, albistearen titularrak iraungitze-data du. Jayson Tatum berritzeko zain dago, eta Jayren artean, Tatum da benetako izarra. Celticsek badakite eta mugimendu hauekin gaur eguneko Jordan eta Pippen urte batzuetarako taldean izatea ziurtatuko dute. Final bat jokatu dute jada. Eraztuna lortzea da orain bilatzen dutena...
Tatum ezer sinatu baino lehenado, Estatu Batuetako beste puntan, Anthony Daivisek Lakarsekin berritu du. Orain, bera du kontratorik garestiena. Hiru urte gehiago egongo da Los Angelesen 186 milioiren truke. Guztira, 2028 urterarte, 270 milioiko soldata. Horrela Davisek ez du 300 milioiko muga hausten baina azkeneko hiru urteetan Brownek baino diru gehiago jasoko du.
Datorren urtean hasiko da ligako izarrak berritzeko unea, eta Brownen 304 milioiek ezer gutxi emango dute. 2027an (agian lehenago) Luka Doncicen garaia iritsiko da. Mavericksek ez dute harengan zalantzarik eta duten guztiarekin egingo dute apostu. Esloveniarra Dallasetik atera nahi duen beste edozein frankiziak eskaintza hipotetiko hori hobetu beharko du.
Hauek dira, egun, NBAko hamar kontratu handienak.
Trae Young (Atlanta Hawks), Luka Doncic (Dallas Mavericks) eta Zach LaVine (Chicago Bulls): 215 milioi, 2027.ra arte (urteko batez bestekoa 43 milioi)
Stephen Curryk (Golden State Warriors) ere 215 milioiko kontratua du, baina 2026an amaitzen da. Urteko batez bestekoa ia 59 milioikoa da.
Domantas Sabonis (Sacramento Kings): 217 milioi. Lituaniarrak soldata berriz negoziatu zuen 2023-24 denboraldirako eta lau urte gehitu zizkion akordioari. Lau urte horietan 195.000.000 dolar jasoko ditu, beraz, baldintza berriak bakarrik sartzen badira, urteko batez bestekoa 48.750.000 dolarrekoa da.
Karl-Anthony Towns (Minnesota Timberwolves) eta Devin Booker (Phoenix Suns): 224.000.000 dolar 2028ra arte. Urteko batez bestekoa: 56 milioi.
Giannis Antetokounmpo (Milwaukee Bucks): 228 milioi.
Bradley Beal (Phoenix Suns): 251 milioi.
Nikola Jokic (Denver Nuggets) eta Anthony Davis (Los Angeles Lakers): 270 milioi.
Jaylen Brown (Boston Celtics): 304 milioi
Zer izango da hurrengoa? Auskalo, baina edozer espero dezakegu...
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Noticias recomendadas
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.