Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Batzuetan bizitzak irribarre egiten dizu. Denboraldi ikusgarria osatzen duzu, bai bakarka, bai taldeak lortzen dituen emaitzetan. NBAko defendatzaile onenaren laugarren garaikurra eman dizute. Bi egun geroago, aita zara... Dena primeran.
Bat-batean, hedabideek zure irudia goratu behar zutenean, play offean Jokicekin gurutzatu eta kritika garratzak agertzen dira. Goberti ez zaizkio gauzak ateratzen Denverren aurkako kanporaketan (hala ere, Wolvesek Denver kanporatu dute). Serbiarrak 40 puntu egin ditu bere aurpegian eta hurrengo faserako urratsa ematea oso zaila da orain Timberwolvesentzat.
Hiru gauza seguru daude hizpide dugun historian. 1) Rudy Gobert defendatzaile sutsua da. NBAko historiako onenetakoa. 2) Bere errendimendua txarragoa play offean. Beti gertatzen zaio. Egia da, halaber, gizatasun pixka bat eduki behar dela eta ulertu behar dela familiako gertaerek kontzentrazioari eragiten diotela. 3) Nikola Jokic defendaezina da. Jokaldi guztietan asmatzen duen egun horietako bat badu, ahaztu...
Eta Gobert hain ondo defendatzea eta Jokic ia geldiezina izatearen arrazoia, bitxia bada ere, berbera da. Bien sustraiak Europako saskibaloian daude. Atlantikoaren alde egokian jokatzen ikasi zuten. Saskibaloia amerikarrek asmatu zuten, bai. NBA da jokoaren adierazgarririk nagusiena, baina euren esentzia ahaztu dute bidean. Saskibaloiak jazza izan behar du eta rock-and-roll bihurtu dute.
Taldean jokatzen den banakako kirola da hau. Boskote horretan bakoitzak bere partitura du eta taldea nahikoa ona denean inprobisazio eroa musika bihurtzea lortzen du. Horrek esan nahi du jokalari bakoitzak besteen mugimenduak irakurtzen dakiela, hau da, pilotak jarraituko duen bide logikoa ikusten dutela... Horregatik daki Gobertek luxuzko defentsa egiten. Noiz egin laguntzak, noiz salto egin eta noiz ez. Era berean, nola itxaron behar den taldekideak markatzen duen erasotzailea saskirantz desorekatuta atera arte, orduan agertu eta tapoi bat egiteko.
Edo paseak moztu pase-lerroa defendatuz. Sei urteko haurrei irakasten zaie Europan eta NBAko profesionalek ahaztu egin dutela dirudi. Jokicek oinarri horiek errespetatzen ditu eta defendatzaileen aurka erabiltzen ditu. Bere arerioak buru gabeko oilaskoak bezala ibiltzen dira, bera mugitu ere egiten ez den bitartean.
Jakina, ikuskizunak heroiak eskatzen ditu. Publikoak, negozio berak rock-and-rolla nahi du. Pilota bereganatzen duen frontman bat erdian eta ikuskizunean laguntzen duen banda bat bere atzetik. Doncic adibide ona da. Esloveniarra bere belaunaldiko jokalaririk onena da. Jordanen gainetik pasa daiteke historiara, berak ere badituelako saskibaloi klasikoaren oinarriak. Denborak esango du. Baina Kobe bezala, Harden bezala, Anteto, Westbrook, Durant baita Booker edo Mitchell bezala bera ere rockstar bat da. Partida guztian baloia bere eskuetan daukana. Nahi duen bezala egiten eta desegiten du.
Gobert da NBAko defendatzailerik onena, baina batzuek erretiroa har dezala nahi dute. Kontuz Wembyrekin. Ikasturte honetan bigarren geratu da DPOYrako bozketan. Hobea da tapoiak jartzeko orduan, jokoa oso ondo irakurtzen du eta bere gorputzarekin talde askoren erasotzeko modua aldatuko du.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
A la venta los vuelos de Santander a Ibiza, que aumentan este verano
El Diario Montañés
Estos son los mejores colegios de Valladolid
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Noticias recomendadas
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.