Borrar
Jaylen Brown, arbitroarekin hitz egiten. Reuters
Celtics taldea erosi nahi? Diru-zorroan bilatu, 6.100 milioi dolar baino ez dira behar
Harmailatik

Celtics taldea erosi nahi? Diru-zorroan bilatu, 6.100 milioi dolar baino ez dira behar

Bostongo prentsaren arabera, frankizia kirol klub batek inoiz ordaindu duen preziorik altuenean salduko da

Jueves, 27 de marzo 2025, 13:06

Celticsen jabe berriak zoriaren hirusta edo zorroa urrez beteta aurkitu du ostadarraren amaieran. Ez dut 6.100 milio dolar bankuetxean izateko beste arrazoirik ikusten.

Egungo txapeldunen jabe berria Kaliforniako arrisku-kapitalen enpresa bat izango da. Ziur aski, aurten txapeldun izateko ideia izango du buruan. Izan ere, taldea faboritoa da (Cavs eta Thunder-en baimenarekin) eta 18 eraztun irabazi dituzte bere historian.

AEBetako kirol talde batek salmenta batengatik lortutako diru kopururik handiena da, NFLko Washington Commandersek 2023an ordaindutako 6.050 milioi dolarren gainetik.

Baina horrek guztiak tranpa izan dezake. Jabeen talde berriak Celticsen egungo jabekide diren pertsona eta enpresa asko biltzen ditu. Hau da, diru asko duen jende talde batek bere buruari saltzen dio lehendik zeukana, eta esaten dute milaka milioi mugitu dituztela hori trukatzeagatik. Trumpek Riskera jokatzen du munduarekin eta hauek, ordea, Monopolira saskibaloiarekin.

2023an NBAko beste bi talde saldu ziren: Phoenix Suns, 4.000 milioi dolarren truke, eta Dallas Mavericks, 3.500 milioiren truke. Mavsen kasua adibide ona da kirolean espekulatzeak zer esan nahi duen azaltzeko. Marc Cubanek 2000ko urtarrilean erosi zuen Dallasko taldea. Bere akzio pakete nagusia 285 milioi dolar kostatu zitzaion. Ross Perot ezagunaren seme zaharrenak saldu zizkion. Bada, Perotarrak Dallasko handikiak dira, joan den mendeko laurogeita hamarreko hamarkadan ospea lortu zutenak. Izan ere, Perot aita Estatu Batuetako presidentea izaten saiatu zen. Garai bateko Trump aurreratu bat, hain zuzen ere.

Eta Cubanen etorrerak frankiziako kirol etaparik onena ekarri zuen. 2011n txapeldunak Nowitzkirekin. 2023an, 3.500 milioiren truke, ekipoa Adelsontarren eskuetan utzi zuen. Hauen fama duela urte batzuk Espainian kasino erraldoi bat eraiki nahi izateagatik datorkigu. AEBtan kasino asko dituzte. Auskalo nori salduko dioten taldea Doncic Lakersetara bidali eta gero.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Celtics taldea erosi nahi? Diru-zorroan bilatu, 6.100 milioi dolar baino ez dira behar