Borrar
Antento eta Lillard.
Abian da Anteto-Lillard bikotea, ala Portlanden gertatutakoa Damianen mendekua besterik ez da?
Harmailatik

Abian da Anteto-Lillard bikotea, ala Portlanden gertatutakoa Damianen mendekua besterik ez da?

Antza denez, Bucks taldeko izarrak batera nola jokatu ikasten ari dira eta beldurgarria da egin dezaketena

Martes, 5 de diciembre 2023, 00:17

Denboraldi hasierako zalantzetako bat da NBAn. Negozio ona egin du Milwaukeek Jrue Holiday Bostonera bidaliz Damian Lillard fitxatzeko? Orain arte ez zirudien Antetokoumpok eta Lillardek elkar ulertzen zutenik. Ez Adrian Griffini gustatuko litzaiokeen bezala, gutxienez.

Duela bi aste Celticsen aurka galdu izanak Milwaukeek zuzen jokatu ote duen zalantzak pizteko balio izan zuen. Bostongoak oso indartuta daude Porzingisekin eta, batez ere, Holiday ultradefentsiboarekin. Antolatzailea Bucksetik Portlandera bidali zuten Lillarden truke eta handik fitxatu dute Bostonekoek.

Baina badirudi dena aldatu dela Damian Lillardek Blazersen aurka jokatu duen lehen partidaren ondoren. Lliliardek Portlansden 'One club man' detizen dutena izango zela pentsatu da beti. Askotan uko egin zion handik joatera bertan egondako 11 denboraldietan. Baina uda oneta Bucksek fitxatxea lortu dute eta etxera bueltatu den lehenengo egunean sekulako partida egin zuen antolatzaileak.

108-102 irabazi zuten Bucksek nahiz eta 26 puntu atzetik egon partidan zehar. NBAko denboraldi honetako markagailuari emandako bueltarik handiena da, eta Wisconsineko taldearen bi izarrek ezin hobeto ulertu zuten elkar. Lillardek 31 puntu, 5 errebote eta 4 asistentzia lortu zituen. Bere ondoan, Giannis Antetokounmpo bikain aritu zen 33 puntu eta 16 erreboterekin. Aipatzekoa da Bucks taldeak zazpi garaipen lortu zituela azken zortzi partidetan eta Ekialdeko Konferentziako bigarren postuan daudela.

Duela bi asteko partidan Portlandek 26 puntuko abantaila zabala zuen (81-55) hirugarren laurdenaren hasieran, baina etxekoek defentsa estutu zuten eta lekua murrizten joan ziren amaiera estu bat behartu arte.

Lillardek sartutako hirukoak 99ra berdindu zuen partida, 1,53 segundoren faltan. Ondoren joko antolatzaileak falta bat behartu zuen erasoan eta Malik Beasleyren hiruko bat etorri zen. Antetokounmpo arduratu zen ekintza erabakigarriaz, Malcolm Brogdoni saskiratze bat eta tapoi bat egin ondoren.

Egun bateko alaitasuna da edo benetan ari da bikotea jada? Asteazken honetan jokatutako partidan Heaten aurka, Milwaukeeko bi izarrak berriz 'kopiatu' egin ziren eta 33 puntu eta 10 errebote lortu zituzten Giannis Antetokounmpok eta 32 puntu eta 9 asistentzia Damian Lillardek.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Abian da Anteto-Lillard bikotea, ala Portlanden gertatutakoa Damianen mendekua besterik ez da?