![Sekula antzeman izan den arrain erreprodukzio zonalde handiena aurkitu dute Antartikan](https://s1.ppllstatics.com/elcorreo/www/multimedia/202201/17/media/cortadas/ofobs_20220117124526-RF0UsG1KEdiUh1Bqwig1EFN-1248x770@El%20Correo.jpg)
![Sekula antzeman izan den arrain erreprodukzio zonalde handiena aurkitu dute Antartikan](https://s1.ppllstatics.com/elcorreo/www/multimedia/202201/17/media/cortadas/ofobs_20220117124526-RF0UsG1KEdiUh1Bqwig1EFN-1248x770@El%20Correo.jpg)
Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
UNAI SARRIUGARTE
Lunes, 17 de enero 2022, 20:18
Sekula antzeman izan den arrain erreprodukzio zonalde handiena aurkitu dute Antartikan. 60 milioi drako marratu eta haren habiak 240 kilometro karratuko azalera batean hedatuta zeuden. Laginok Filchnerreko izotz-plataformatik hurbil zeuden, Antartikako Weddell itsasoaren hegoaldean, hain zuzen ere.
Iazko otsailean ohartu ziren Alemaniako Polarstern ikerketa-ontziko begiraleak arrain-habi hauexen presentziaz. Urteak aurrera egin ahala, azterketan sakondu zuten, eta, orotara 240 kilometro koadroko hedadura zuen esparrua zela konturatu ziren. Aipatu bezala, hauxe gaur egun bitarte ezagutzen den arrain-haztegi handiena da.
Orain arte landutako behaketak OFOBS edo Ozeanoaren Funtsaren Batimetria eta Behaketa Sistema izenekoarekin landu zituzten. Atoian eramandako kamera bat da, muturreko inguruneetako itsas ohea ikuskatzeko kapaza dena, Antartikako izotzez estalitako itsasoak, esaterako. Zuntz optikoko kable berezi bat baliatuz, kamera honek itsas hondoaren gainetik metro eta erdira mugitzeko aukera aurkezten du, 0,5 eta 1 korapilo arteko abiaduran lekualdatu daitekena, alegia.
Ikerketaren egileek adierazi dutenez, aurkikuntza ikusgarriaren ondoren, erreprodukzio-eremuaren benetako tamaina jakiteko estrategia bat jarri zuten martxan. Horretarako, kamerak itsas ohearen gainean duen altuera hiru bat metrora handitu zuten. Honen bitartez, 45.600 metro koadroko eremua estaltzeko kapazak izan ziren, argazki eta ikus-entzunezkoen bidez orotara 16.160 arrain habia zenbatzeko aukera izan zutelariik.
Irudietan hauek aintzat hartuz, zientzialari taldeak 15 zentimetroko sakonera eta 75 zentimetroko diametroa zuten habia biribilak identifikatu ahal izan zituzten, itsas ohe lohitsutik harri txikiz estalitako erdiko eremu biribil batez bereizten zirenak.
Zientzialariek esparru honetan hainbat habi mota bereizi zituzten: batzuk aktiboak, 1.500 eta 2.500 arrautza inguru artean zituztenak eta hiru laurdenetan drako heldu batek zaintzen zituenak, eta beste batzuk arrautzak baino ez zituztenak. Horrez gain, arrautzarik gabeko habiak ere topatu zituzten, baita hildako arrainak ikuskatu ere.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
La víctima del crimen de Viana recibió una veintena de puñaladas
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Noticias recomendadas
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.