Borrar
Urgente Grandes retenciones en La Avanzada, el Txorierri y Malmasín por varios accidentes
'300 baietz' lemapean 28 ikastoletako DBHko 1. eta 2. mailako ikasleek pasa den hiruhilekoan 601 sarrera gauzatu dituzte. Txikipedia
Seiehun sarrera baino gehiago, Txikipedian, '300 Baietz!' erronkari esker

Seiehun sarrera baino gehiago, Txikipedian, '300 Baietz!' erronkari esker

Euskal Herriko 28 ikastoletako ikasleek bikoiztu egin dute entziklopediako sarrera kopurua haien arteko elkarlanarekin

Mikel Garcia

Lunes, 24 de abril 2023, 17:29

Azken hiru hilabeteetan, Euskal Herriko 28 ikastoletako ikasleak elkarlanean ibili dira Txikipediari sarrerak gehitzeko asmoarekin, eta guztira 631 sarrera baino gehiago sortu dituzte. Lorpen esanguratsua da hori, urtarrilean '300 Baietz!' erronka hastean helburutzat ezarritako sarrera kopurua bikoiztu egin dute eta.

Ikastolen Elkarteak eta Euskal Wikilarien Kultur Elkarteak elkarlanean antolatu zuten ekimena, eta DBHko lehen eta bigarren mailako ikasleek parte hartu dute. Guztira, 1.600 ikaslek lan egin dute egitasmoan, hiru edo lauko taldeetan, bakoitzak eginkizun bat izanik.

Ikasleek klima aldaketa, osasun mentala eta emakume kirolariak bezalako gaiei buruzko sarrera berriak sortzen lan egin dute Txikipedian, euskararen presentzia sarean areagotzeko helburuarekin. Ikastolen Elkarteko dinamizatzaileek, ikasgela bakoitzeko tutoreekin batera, ikasleak gidatu zituzten sarrera berri horiek sortzen, eta proiektuaren amaieran 631 artikulu sortu ziren guztira.

Hiru fasetan banatu da azkenengo hori. Lehenengoan, ikasleei erronka aurkeztu zitzaien, eta sentsibilizazioa, plangintza eta gaien hautaketa bezalako gaiak eztabaidatu ziren. Bigarren fasean, sarrera berriak sortu ziren, dinamizatzaileek emandako txantiloi eta ereduak erabiliz, eta, azkenik, hirugarren fasean, ikasleek artikuluen baldintzak berrikusi eta sarrerak Txikipedian argitaratu zituzten.

Erronka, ikasleentzat motibagarria izateaz gain, proiektuaren helburuak ere bete zituen, hala nola euskarazko artikuluen presentzia areagotzea sarean, argitaratutako artikuluetan generoen arteko arrakalari buruz sentsibilizatzea eta gaitasun digitala lantzea. Ekitaldiaren antolatzaileak pozik agertu dira emaitzekin eta datorren ikasturtean Euskal Wikilarien Kultur Elkartearekin elkarlanean ekimenarekin jarraitzeko asmoa dute.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Seiehun sarrera baino gehiago, Txikipedian, '300 Baietz!' erronkari esker