Borrar
Luis Calabor
Seguru bizi

Seguru bizi

Botere publikoei eskatzen zaizkienen arteko garrantzitsuenetakoa da segurtasuna, pertsonei zein ondareari dagokiena

Miércoles, 17 de enero 2018, 23:55

Botere publikoei eskatzen zaizkienen arteko garrantzitsuenetakoa da segurtasuna, pertsonei zein ondareari dagokiena. Estatistikek diotenez, gurea gizarte segurua da orohar, aparteko delikuentzia tasarik gabekoa. Bertoko hiri eta herrietan lasai ibili ahal izatea da ohikoa, egun argiz zein gau ilunez. Noizean behin, baina, gertakizun larriren batek asaldatzen gaitu, inoiz pertzepzio orokorra aldarazteraino, hainbaten alarma gorriak pizteraino. Jazotakoen arteko larrienek eta, ia beste horrenbeste, horien testuinguruak eragiten dute muturreko ezinegona. Delitu arinagoei dagokienez, ostera, gaizkileei aurre egiteko askotan antzematen den ezintasunak. Azken hauek dira gehienetan halako giro jakin bat ahalbidetzen dutenak. Eta maila horretako segurtasun ezaren eta horrekiko erantzun eraginkor faltaren usteak sekulako kaltea egiten dio zenbakietan bildutako errealitateari.

Gabonetan Bilbon gertatutakoek auzitan jarri dute hiriaren irudia. Kasurik larrienean, ustez lapurretetan ibiltzetik pertsona baten heriotza eragiterainoko jauzia egin dute zenbait adin txikikok. Izua eta sumindura eraman ditu horrek bizkaitar guztien artera, biktimaren senideei elkartasun osoa adierazteaz gain errudunen eta horien ibilbidearen inguruko hainbat galdera plazaratuta. Askotan, larritasunak goia jotzen duenean baino ez zaie errotik aurre egiten lehenagotik ere gaizkile zereginetan ari zirenei, hainbat mehatxu, lapurreta eta bestelakoen ostean zigorgabe antzean ekiten diotenei. Nolabaiteko alarma soziala egon bazegoen zenbait tokitan, mugikorra, jaka bat edo antzekoak ohosten dizkizutenean horrek dakarren intentsitatekoa. Baina, antza denez horretan zebiltzanak adin txikikoak izateak ere ez du luzaroan segurtasuneko zein maila sozialeko mekanismo eraginkorrik abiarazi.

Ahalik eta seguruen bizitzekoa oinarrizko eskubidea da, zorionez gure egunerokoari badagokiona. Segurtasun indarrak profesionaltasunez eta ardura betez aritzen dira hori lortzeko. Ez dago inolako zalantzarik horretaz. Baina, besteak beste duela gutxi jazotakoen argitan, badago hainbat mailatan zertaz hausnartu, zer hobetu, zertan eragin. Gure kale bazterrak denontzat izan daitezen, beldurrik gabe. Eta inorentzat berandu izan aurretik.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Seguru bizi