

Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Zurekin
Jueves, 11 de febrero 2021, 23:36
Hiru borrokaldi eskainiko ditu ostiral honetan 'Boxeo Izarrak' saioak. Lehenik, Sebastian Fundora boxeolaria izango dute protagonista, ia bi metro ditu eta 69,500 kg emateko gai da. Hasieran eskainiko den borrokaldian, superwelter pisuko munduko txapelketa jokatzeko kanporaketa egingo du Habib Ahmed afrikarraren aurka. Fundora kaliforniarrak 22 urte ditu eta 16 borrokalditatik ez du bat ere galdu. Ahmeden zenbakiak, ordea, hauek dira: 27 garaipen, galdutako bat eta berdindutako beste bat.
Ondoren, pisu arineko Munduko Txapelketa bat eskainiko da. Aurrez aurre izango dira Rolando Romero eta Jackson Mariñez. Bi boxeolariak neurketarik galdu gabe iritsi ziren borrokaldi honetara. Epaileen lana erabakigarria izan zen garailea aldarrikatzeko orduan.
Eta bukatzeko, azken norgehiagokan, Vegas Larfield boxeolari gaztea izango du saioak hizpide. Australiarra da, 18 urte baino ez ditu eta profesional mailan hasiera ezin hobea izan du.
Pedro Mari Goikoetxeak eta Manu Maritxalarrek gidatzen duten «Boxeo Izarrak» saioa ostiral gauean izango da ikusgai, 00.35etik aurrera, ETB1en.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Favoritos de los suscriptores
Pastillas, cadáveres en habitaciones distintas... la extraña muerte de Gene Hackman y su mujer
Oskar Belategui | Mercedes Gallego
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.