Borrar
Urgente Muere un narcotraficante tras chocar su narcolancha con una embarcación de la Guardia Civil en Tarifa
Esti Urresola eta Lara Izagirre. @garizafilms
'The Screen' ikus-entzunezko programa garrantzitsuan parte hartzeko hautatu dituzte Esti Urresola eta Lara Izagirre

'The Screen' ikus-entzunezko programa garrantzitsuan parte hartzeko hautatu dituzte Esti Urresola eta Lara Izagirre

Ekoizle, zuzendari eta gidoilari berrien film luzeak sustatzeko programa da

Paul Picado

Viernes, 29 de mayo 2020, 21:40

Estatu mailako ikus-entzunezko 'The Screen' programa garrantzitsuan parte hartzeko hautatu dituzte Esti Urresola eta Lara Izagirre euskaldunak. Berez, Estatuko ekoizle, zuzendari eta gidoilari berriek egindako film luzeak sustatzeko programa da 'The Screen', eta bost proiektu hautatzen dituzte urtero, nazioartean zabaltzeko batik bat. Horrela, aholku-saioak eta workshop-ak antolatzeaz gain, proiektuen finantzazioan ere laguntzen dute.

Hautatuko bost proiektu horien artean, Estibaliz Urresola eta Lara Izagirrek euskaldunek egindako '20.000 especies de abejas' izeneko filma dugu. Urresola film horren zuzendaria da; Izagirre, berriz, ekoizlea. Urresolak berak dioenez, haurren transexualitateari buruzko film bat baino gehiago da. Ondarroan bere buruaz beste egin zuen Ekai izeneko mutil transgeneroaren istorioa kontuan hartu zuen, baina, berez, jatorrizko istorioa da. Hori bai, Naizen Adingabe transexualen familien elkarteko gurasoekin izandako elkarrizketetan oinarritu zen.

Bere filmaren protagonista Lucía izeneko neska transexuala da, eta normalean haurren transexualitateari buruzko ia film gehienak protagonista nagusiari erreparatzen diotenez, Urresolak familiako gainerako kideen emozioak ere jaso nahi zituen. Izan ere, familiako pertsona guztiak lotuta daude.

Oraindik filma ez dute guztiz amaitu, baina 2022. urterako filmatzea espero dute. Duela bi urte eta erdi gutxi gorabehera hasi ziren proiektuari itxura ematen, baina tarteka eragozpen zein laguntza handiak izan dituzte. Baina programa honetan sartzea aukera paregabea da beste merkatu eta foro batzuetara ere sartzeko, izan ere, industrian nolabait sartzen laguntzen du.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo 'The Screen' ikus-entzunezko programa garrantzitsuan parte hartzeko hautatu dituzte Esti Urresola eta Lara Izagirre