Barnes, urteko rookiea; Smart, hobekien defendatzen duena
Harmailatik ·
NBA Embiiden (edo Antetoren, edo Jokicen) MVParekin amaitu beharko luketen banakako sarien berri ematen hasi daHarmailatik ·
NBA Embiiden (edo Antetoren, edo Jokicen) MVParekin amaitu beharko luketen banakako sarien berri ematen hasi daScottie Barnes. Apuntatu izen hori. Baliteke lehenago ere egina izatea, urte ikusgarria baitarama. Berriro diogu: Scottie Barnes. Izar bat izango da. Urteko rookiea da, NBAko lehen urteko jokalaririk onena. Toronton bere jokoaarekin gozatu dute, Raptorsen jokalaria baita. Ligako beste 29 taldeek sufritu egin behar izan dute.
Publicidad
Barnesek 15,3 puntu, 7,5 errebote, 3,5 asistentzia, 1,1 lapurreta eta 0,7 tapoi lortu ditu batez beste. Eta ez hori bakarrik, iraunkorra ere izan da kantxan. Nick Nurse entrenatzaileak 35,4 minutu eman dizkio urte honetan. Azken 20 denboraldietan, berak bezala debuta egin zuten Derrick Rose eta Carmelo Anthony izan dira playoffs-eko talde batean zenbaki horietara iritsi diren bakarrak.
Hala ere, 'Roy' (arrazoi arraroren batengatik ingelesez ez diren kroniketan gero eta gehiago erabiltzen da 'Rookie Of the Year' forma hori) oso lehiatua egon da. Floridan jaiotako hegal pibotak, drafteko 4.ak, Evan Mobley eta Cade Cunninghamen aurretik irabazi du saria. Mobley Cleveland Cavaliers taldeak 3. postuan aukeratu zuen, eta, Cunningham, Detroit Pistonseko izar berria, iazko drafteko lehena atera zen. Sari honetarako faborito nagusia zen, eta ikasturte hasieran lesionatu ez balitz, emaitza bestelakoa izango zela pentsatzea ez da erokeria. Aurtengo aukeraketa azken hamarkadako estuena izan da.
Egun batzuk lehenago defendatzaile onena ezagutzen genuen. Sorpresa. Agina ez hainbeste sorpresa. Marcus Smart. Celticsekoa da saria irabazi duen lehen antolatzailea, Gary Paytonek 1996an Seattle SuperSonics taldearekin lortu zuenetik. Ordutik, DPOY (Defensive Player of the Year, siglak ere oso modan daude) 22 aldiz izan da barneko jokalarientzat (centers edo power forwards) eta beste hirutan hegalekoentzat: Ron Artest (2004) eta Kawhi Leonard (2015 eta 2016). Egia da ere Kawhik gehiago jokatzen duela eskolta gisa hegal moduan baino. Denok dakigu NBAri errealitateak ez diola historia on bat hondatzen.
Smart, gainera, Celticseko bigarren ordezkaria da saria irabazten, Kevin Garnettekin bat eginez, 2008 denboraldian irabazi zuena. Boston txapeldun izan zen urte horretan. Aurten, Celticsek lehen txandan Nets faboritoak bidean utzi dituzte jada.
Publicidad
Phoenix Sunseko Mikal Bridges (Arizonakoek titulua irabazteko faborito nagusia izatearen beste arrazoietako bat) eta Utah Jazzeko Rudy Gobert izan dira bigarren eta hirugarren defendatzaileen artean.
Gobertek, zerbaitetarako aukeratzen ez duten guztietan bezala, berehala esan du dena tranpa bat dela, NBAk bera ez duela errespetatzen frantsesa delako eta bla bla bla... Gobertek iazko kanpainan eta azken lau urteetako hirutan irabazi du saria hau baina...
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Fallece un hombre tras caer al río con su tractor en un pueblo de Segovia
El Norte de Castilla
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.