Paul Picado
Miércoles, 2 de enero 2019, 00:53
Errege Magoak etorri aurretik bi talderen kontzertua izango dugu Jimmy Jazz aretoan: alde batetik, Bon Scott Revival Show taldea, ACDC talde mitikoaren abestiak jotzen dituena, eta bestetik, Motorhits, Motorhead taldearenak jotzen dituena. Kontzerturako sarrerak leihatilan, 15 euroan, edo aldez aurretik eros daitezke (12 euro gehi kudeaketa-gastuak).
Publicidad
Bon Scott Revival Australiako ACDC talde mitikoaren 1973. eta 1979. urteetako abestirik arrakastatsuenak jotzen dituen taldea da. Abeslariak fisikoki antza handia du ACDC taldearen abeslariarekin, eta ahotsa ere oso antzekoa da, beraz, ACDC taldea bera aurrean daukazula pentsa zenezake. Gitarrak ere oinarrizko soinu bera du eta bateriak eta baxuak ia soinu bera egitea ere lortzen dute. 2019ko lehenengo hilabete honetan dagoeneko Dog Eat Dog Tourra hasiko du taldeak, eta bertan, jatorrizko bandaren ia eszenaratze bera erabiliko du. ACDC taldeak berak bermatutako talde bakarra dela ere esan dezakegu.
Bestalde, Motorhits taldea, Motorhead taldearen abestiak jotzen dituen taldea da. Taldekideek hainbat urte daramatzate rock gogorra darabilen talde horren soinu gordina imitatzen, eta emaitza paregabea dela esan daiteke, bai estetikoki, bai musikari dagokienez.
Aurreko taldeak bezala, jatorrizko taldearen eszenografia bera erabiltzen du, eta abeslariak ere antza handia du, bai jantzietan, bai ahotsean. Beraz, Motorhead taldearen kontzertuak berriro bizitzeko aukera egongo da.
Gure herrialdeko jaialdirik onenetan aritu dira, hala nola Leyendas del Rock, Derrame Rock, Resurrection Fest, Rock Fest BCN, Interpeñas Zaragoza eta abar. Horrez gain, talde ezagunenekin batera ere aritu dira, esaterako Mago de Oz, Medina Azahara, Soziedad Alkoholika, Mojinos Escozios, Def Con Dos eta abar.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
La víctima del crimen de Viana recibió una veintena de puñaladas
El Norte de Castilla
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.