NAHIKARI CAYADO
Domingo, 21 de noviembre 2021
Scarlett Johansson Hollywoodeko izar distiratsuenetako bat da, zalantzarik gabe. Aktoreak, bi aldiz Oscar sarietarako izendatua izan denak, 37 urte bete ditu astelehen honetan, azaroaren 22an, alegia. 'Match Point', 'Lost in translation', 'Los vengadores', 'Vicky Cristina Barcelona', 'Lucy' eta 'Viuda negra', Marveleko pertsonaia, izandakoaren bizitza gertutik ezagutu nahi baduzu, segi irakurtzen.
Publicidad
-Nahiz eta askoren ustez bere lehenengo interpretazioa 'El hombre que susurraba a los caballos' filmean izan zen, ez da horrela. Aktoreak zazpi film egin izan zituen dagoeneko, eta hori 13 urte besterik ez zituela. Lehenengoa 'North' ('Un chico llamado Norte') izan zen, 1994koa.
-15 urterekin hasi zen erretzen eta, harrezkero, arazoak izan ditu uzteko.
-Antza denez, labezomorroen beldur da egun batean bat aurpegian zuela esnatu zenetik.
-Anai biki bat dauka, bai. Hunter du izena eta bera baino hiru minutu geroago jaio zen. Bai bera, bai bere beste arreba Vanessa ere aktoreak dira, Scarletten beraren ospea lortu ez duten arren.
-Hogei urte bete zituenean, duela hamazazpi urte, Disneylandian ospatu zuen urtebetetzea.
-'Solo en casa 3' filmean atera zen. Nork ez du gogoratzen pelikula hori? Baina inor gutxik gogoratuko du Scarlett Johansson. Aktoreak hirugarren zati horretan protagonista izan zen umearen arrebari bizia eman zion. Filmak Macaulay Culkin ez egoteagatik kritikak jaso zituen.
-Scarlett O' Hara, 'Lo que el viento se llevó' filmeko protagonista omentzeko jarri zioten izen hori. Dirudienez, bere amaren pelikularik gustukoena da, eta horregatik erabaki zuen izen hori jartzea.
-Katy Perry Kaliforniako abeslariak aktorearen ezpain sentsual eta mamitsuetan inspiratu ondoren konposatu zuen 'I kiss a girl' abestia, elkarrizketa batean aitortu zuenez.
Publicidad
- Scarlett Johansson Lisbeth Salander, 'Milenium' sagako protagonistaren papera egiteko faboritoetako bat zen. Hala ere, paperik gabe geratu zen castingeko zuzendariek sexyegia zela erabaki ondoren.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.