NAHIKARI CAYADO
Viernes, 19 de febrero 2021, 23:28
Save the Children erakundeak txosten berri baten bidez ohartarazi duenez, munduan 72 milioi haur dira sexu-indarkeria erabiltzen duten talde armatuetatik gertu bizi direnak. Kopuru hori gatazka-eremuetan bizi diren 426 milioi haurren %17 dira, hau da, sei haurretatik bat. 'Weapon of War: sexual violence against children in conflict' izeneko ikerketaren arabera, haurtzaroan sexu-indarkeria jasateko arriskua ia hamar aldiz handiagoa da orain duela 30 urte baino.
Publicidad
Adierazi dutenez, Kolonbia, Irak, Somalia, Hego Sudan, Siria eta Yemen dira sexu-indarkeria arrisku handiena duten herrialdeak. Arrisku horien artean, bortxaketa, sexu-esklabotza, sexu-esplotazioa, bortxazko haurdunaldia, esterilizazioa edo abortua, sexu-mutilazioa, sexu-abusua eta sexu-tortura aurkitzen dira.
Bizirauten duten haurrek hainbat erronkari egin beharko diete aurre. Hala nola delitua salatzeko sistemarik eta prozesurik eza, errepresalien beldurra eta inolako babesik ez izatea.
Erakundeak dioenez, 2006az geroztik, Nazio Batuen Erakundeak baieztatu du haurren aurkako 20.000 sexu-indarkeria kasu baino gehiago daudela gatazka-eremuetan, eta seitik bat oso larritzat jotzen da. Argitaratu duten azken txostenak gatazka armatuetan dauden adingabeen aurkako 749 sexu-indarkeria kasu jasotzen ditu, eta horietatik % 98 neskak izan ziren. Gainera, Estatuko indarrei egotzitako kasuak ia bikoiztu egin ziren 2018ko datuekin alderatuta. Hala ere, litekeena da kasu hauek benetako kasuen zati txiki bat baino ez izatea.
«Sexu-indarkeria kasu asko ez dira salatzen, bereziki gatazka guneetan eta biktimak adingabeak direnean. Biktima gehiago daude eta premiazko laguntza behar dute. Izan ere, haurren aurkako edozein sexu-indarkeria mota izugarria da eta berehala eten behar da», salatu du Inger Ashingek, Save the Children Internacional erakundeko zuzendari nagusiak.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Estos son los mejores colegios de Valladolid
El Norte de Castilla
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.