Borrar
Nazio Batuen Erakundeak baieztatu du haurren aurkako 20.000 sexu-indarkeria kasu baino gehiago daudela PIXABAY
Save The Childrenek ohartarazi du: gatazka-eremuetan dauden sei haurretatik bat talde armatuen sexu-indarkeria jasateko arriskuan dago

Save The Childrenek ohartarazi du: gatazka-eremuetan dauden sei haurretatik bat talde armatuen sexu-indarkeria jasateko arriskuan dago

Erakundearen txosten berri baten arabera, haurrentzako arriskua 1990ean baino ia 10 aldiz handiagoa da gaur

NAHIKARI CAYADO

Viernes, 19 de febrero 2021, 23:28

Save the Children erakundeak txosten berri baten bidez ohartarazi duenez, munduan 72 milioi haur dira sexu-indarkeria erabiltzen duten talde armatuetatik gertu bizi direnak. Kopuru hori gatazka-eremuetan bizi diren 426 milioi haurren %17 dira, hau da, sei haurretatik bat. 'Weapon of War: sexual violence against children in conflict' izeneko ikerketaren arabera, haurtzaroan sexu-indarkeria jasateko arriskua ia hamar aldiz handiagoa da orain duela 30 urte baino.

Adierazi dutenez, Kolonbia, Irak, Somalia, Hego Sudan, Siria eta Yemen dira sexu-indarkeria arrisku handiena duten herrialdeak. Arrisku horien artean, bortxaketa, sexu-esklabotza, sexu-esplotazioa, bortxazko haurdunaldia, esterilizazioa edo abortua, sexu-mutilazioa, sexu-abusua eta sexu-tortura aurkitzen dira.

Bizirauten duten haurrek hainbat erronkari egin beharko diete aurre. Hala nola delitua salatzeko sistemarik eta prozesurik eza, errepresalien beldurra eta inolako babesik ez izatea.

Erakundeak dioenez, 2006az geroztik, Nazio Batuen Erakundeak baieztatu du haurren aurkako 20.000 sexu-indarkeria kasu baino gehiago daudela gatazka-eremuetan, eta seitik bat oso larritzat jotzen da. Argitaratu duten azken txostenak gatazka armatuetan dauden adingabeen aurkako 749 sexu-indarkeria kasu jasotzen ditu, eta horietatik % 98 neskak izan ziren. Gainera, Estatuko indarrei egotzitako kasuak ia bikoiztu egin ziren 2018ko datuekin alderatuta. Hala ere, litekeena da kasu hauek benetako kasuen zati txiki bat baino ez izatea.

«Sexu-indarkeria kasu asko ez dira salatzen, bereziki gatazka guneetan eta biktimak adingabeak direnean. Biktima gehiago daude eta premiazko laguntza behar dute. Izan ere, haurren aurkako edozein sexu-indarkeria mota izugarria da eta berehala eten behar da», salatu du Inger Ashingek, Save the Children Internacional erakundeko zuzendari nagusiak.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Save The Childrenek ohartarazi du: gatazka-eremuetan dauden sei haurretatik bat talde armatuen sexu-indarkeria jasateko arriskuan dago