Berriro ageri da kexua. Antza denez ez dute ulertzen Espainiako Hizkuntza minorizatuetan idazten duten idazleek zergatik irabazten dituzten (horrenbestetan) Sari Nazionalak.
Publicidad
Ez dakit nik zein alderdi ideologikotan kokatu duen bere burua El debate agerkariak. Baina telefonora heldu zaidan albiste bategatik jakin dut Hablamos español erakundeak salatu duela hizkuntza minorizatuek duten nagusitasuna.
Agerkari horretan, azaroaren 12an Miguel Pérez Pichelek sinatzen duen artikuluan, hauxe adierazi da: «Sari nazionalak irabazten dituzten hizkuntza erregionaletako idazleen kopuru 'neurrigabea' salatu dute. Hablamos español erakundearen datuen arabera, 2000. urtetik Letretako, Haur eta Gazte Literaturako eta Poesiako Sari Nazionalen % 30 gaztelania ez den beste hizkuntza batean idatzitako lanetara joan dira».
Horrela irakurrita, albisteak iruzur bi ageri ditu. Lehena orokortasunaren erabilpena da. «Salatu dute» esatea ez da zuzena, Hablamos español erakundeak salatu du, erakunde bakar batek, ez gizartearen orokortasunak. Beraz inpertsonalak ez du jokorik esaldi horretan, edo, alderantziz, joko zabalegia du, zehatza ez dena. Eta haien web-orrira joz gero, salaketa ez da ageri, irabazleen «kopuru harrigarria» bai, aldiz.
Bigarrena, gustatu edo ez gustatu, Konstituzioan diren hizkuntzak dira berri horretan aipatzen ez diren euskara, galiziera eta katalana. Neurri batean, beste batzuei gustatu ez arren, baita ere hizkuntza nazionalak, eta inondik ez 'erregionalak', nahiz eta horrela aipatuz haien maila eta haien izaera jaitsi nahi den.
Publicidad
Non dago baina irabazleen kopuru neurrigabe hori? Datuetan noski. Datu bi aipatzen dituzte objetibotasunaren izenean, objetibotasun hori ere neurririk gabea den arren. Lehena, eta hau garrantzizkoa da, datuak aztertuz gero, egoera, esan nahi da hizkuntza murriztuetan idazten duten irabazleen kopuru neurririk gabe hori, era beran gertatu da PP gobernuan zegoenean zein PSOEren agintaldietan. Horrela ez dago ideologiak bideratua, baizik eta aipatu ez dugun beste eragin ideologiko batek eragin eta agindu du. Ez gara konturatu, baina isilpean, ilunpean, ari dira batzuk, hizkuntza minorizatuen alde, nagusitasunaren kaltetan. Ondoren ikusiko dugu ez dela guztiz zehatza baieztapena, zehaztu beharrekoa bain.
Bigarrena datuetan oinarriturik dago. Dirudienez, Hizkuntza minorizatuen hiztun kopurua Espainian %12koa omen da, irabazleen kopurua, aldiz, aztertutako hiru sari horietan %30a.
Non dago tranpa? Bada aukeraturiko sari arloetan. Jakina denez, Espainiako Sari Nazionalak, Liburu, Irakurketa eta Letrak alorrean 15 dira: Espainiako Letrak, Literatura Dramatikoa, Kontakizuna, Poesia gaztea, Itzulpenik onena, Komikia, Kazetaritza kulturala, Argitalpen kulturala, Poesia, Saiakera, Haur eta Gazte Literatura, Espainiako Historia, Itzulpen Traiektoria, Ilustrazioa eta Irakurketaren bultzada.
Publicidad
Hiru alor soilik aztertzen badira garbi dago estatistikak bere helburua bete duela. Hain zuzen ere, Hablamos español erakundeak hiru arlo hartu ditu: Letretako, Haur eta Gazte Literaturako eta Poesiako Sari Nazionalak. Letretan zazpi omen dira sarituak, aipatu behar baitira hanka sartze nabarmenak: zerrendan Riquer sartu dute, abizena katalana izan arren Espainiako Erdi Aroko literaturaz gazteleraz aritu zen jakintsua, edo Castellet, zeinen lan ezagunak gazteleraz eman baitziren. 4 PPren agintaldian izan ziren eta 3 PSOEren gobernupean. Haur eta Gazte Literaturan 8, 3 PP gobernuan zela eta 5 PSOEren aldian. Eta poesian 7, 1 PPren pean eta 6, aldiz, PSOEren agintaldietan. Eta gaineratu behar dugu 7 horietatik 2019 eta 2024ren artean 4 izan direla poeta emakume galiziar sarituak (Pallarés, Novo, Castaño, Pato), denak nire ustetan egile zoragarriak, eta falta dena euskalduna, Meabe.
Badago zer esanik zenbakien hoztasunaren aurrean? Bada, bai. Adibidez, PSOEren agintaldiak aproposagoak direla hizkuntza minorizatuetako idazleak irabazle izateko.
Egia da Sari Nazionaletako erabakietan idazleak, eta batez ere hizkuntza minorizatuetako idazleak, finaletara heltzen direla multzokako fasea jokatu gabe. Bestela esanda, merkatuan milaka liburu dira, eta salmentetan horiekin jokatu behar dute euskal liburuek, liburu galiziarrek, katalanek. Sari Nazionalen mahaian 15-20 izaten dira eztabaidagai. Beraz final aurretan daude era batean. Baina horrela da jokoa. Eta ni alde nago.
Publicidad
Hablamos español erakundeak hiru arlo hartu ditu aipagai: Letrak, Haur eta Gazte Literatura, Poesia. Zalantzarik gabe beraien interesak adierazteko aproposenak, hizkuntza minorizatuen idazleak nabarmen ageri diren arloak. Baina zer gertatzen da beste 12 Sariekin? Hizkuntza minorizatuetan idazten idazleek ez direla «hain» irabazle.
Hablamos español erakundeak erakutsi duen logika jarraituz, hau da hiztunak %12a badira, aipatu ez dituzten beste 12 arloetan (Literatura Dramatikoan, Kontakizunean, Poesia gaztean, Itzulpenik onenean, Komikian, Kazetaritza kulturalean, eta abarretan) hiztunen kuota berbera eskatu beharko luke. Hain zuen ere arlo (ahaztu eta aztertu gabe) horietan hizkuntza minorizatuetan ari diren saridunak %12a izatea.
Publicidad
Horrela ikusita logikak ez du logikarik, ezta? Logikak ez du logikarik eta salaketa antzu horrek ere ez, begiratzen dugula begiratzen dugun arlotik.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.