Borrar
«Ez dut ulertzen sare sozialen eragina gure egunerokoan». E. C.
SARE SOZIALAK

SARE SOZIALAK

IRITZIA ·

Lunes, 20 de enero 2020, 00:04

Ahalegindu naiz, ahalegintzen naiz, baina oraindik ere ez dut ulertzen sare sozialen eragina gure egunerokoan, hainbatek egiten duen erabilera. Ezinbestekoa omen zelako zabaldu nuen han edo hemen kontu pare bat, batez ere besteek bertan esaten dutena irakurri ahal izateko.

Horietako sare batean dudan kontuak izengoitia du, inondik ere atzean nor dagoen adierazten ez duena. Eta, halere, astero jasotzen ditut adiskidetasunerako gonbitak. Noren adiskide izan nahi dute ezezagun horiek, zergatik sakatzen dute horretarako dagoen giltza, zeren bila ari dira?

Zirrikitu horretatik ikusten dut norbaitek jaten ari denari egindako argazkiak plazaratzen dituela, familia osoa baserritarrez jantzia eta irribarretsu erakusten duen argazkia edo alaba auskalo zertaz mozorrotua azaltzen den agiria munduratzen duela.

Ez naiz lehen pribatu zena orain publiko egitera bultzatzen duen indarra ulertzeko gauza, zergatik pentsatzen duen mezua zabaltzen duenak horrek interes publikoa duela, ez bakarrik ingurukoentzat. Are gutxiago zergatik pentsatzen duten hedabideek hor azaltzen denaren eragina biderkatu behar dutela, ze interes duen txikikeria horiek plazaratzeak, zergatik erabiltzen duten daukaten espazioa huskeria horietan.

Ahalegindu naiz, benetan ahalegindu ere. Esan izan diot neure buruari horren inguruan ez banabil korronte handi baten bazterrean gelditzen naizela, zahartzaroaren madarikazioari amore ematen ari naizela, aspaldiko munduan gelditzen naizela, berriari uko eginez.

Sentikizun bera sortzen dit dentistarenean edo ile apaindegian aldizkari bat hartu eta han azaltzen diren pertsona ospetsuei erreparatzen diedanean. Egiaztatzen dut hor azaltzen diren pertsona gehienak nortzuk diren ez dakidala, are gutxiago zergatik diren ospetsu. Jende gaztea, gehienetan, gaztea eta ederra.

Ea urte berriarekin batera nire ikuspuntua zabaltzen dudan, gaurkotzen dudan. Hori da neure buruari jartzen diodan erronketako bat.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo SARE SOZIALAK