Borrar
Aurtengo edizioan orotara 130 idazlek, 19 argitaletxek eta 21 elkartek parte-hartuko dute. EKE
Sarako idazleen biltzarra asteburu honetan ospatuko da

Sarako idazleen biltzarra asteburu honetan ospatuko da

Hauxe egitasmoaren 38. edizioa izango da, eta, etxeko txikientzat nahiz helduentzat joango da bideratuta

UNAI SARRIUGARTE

Viernes, 8 de octubre 2021, 18:11

Sarako idazleen biltzarra ostiraletik astelehenera bitartean ospatuko da. Hauxe egitasmoaren 38. edizioa izango da, eta, etxeko txikienentzat nahiz helduentzat joango da bideratuta. Izan ere, lehendabiziko bi egunak haur eta gazteentzat atondu dituzte. Igandea helduentzat espresuki prestatu dute, eta, astelehena profesional ezberdinentzat izango da.

Ostiral eta larunbatean 'Ikusi Mikusi' azoka zabalduko dute, euskara hutsezko literatura ekimena. Ostiralean hainbat ikastetxe igaroko dira azokatik, eta, larunbatean gurasoen txanda izango da. Lapurdiko hiri honetako hainbat esparrutan karpa ugari jarri dituzte, norbanakoak idazkuntza eta sormenaren munduan barneratu daitezen.

Egunotan haur eta gazteek ekitaldi anitzez gozatu ahal izango dute, hala nola, ikuskizunak, topaketak, animazio-tailerrak edota idazleen hitzaldiak. Nahi duen edonork aukera dauka horietan izena emateko nahiz egitaraua ikuskatzeko ikusimikusi.eus helbidean. Bertaratzen direnek ezinbesteko izango dute osasun agiria aurkeztea. Horrez gain, igandean publiko guztietara bideratutako eguna izango da. Egun honetan ateak 10:00etatik 18:00tara arte egongo dira irekita.

Aurtengo edizioan orotara 130 idazlek, 19 argitaletxek eta 21 elkartek parte-hartuko dute. Nobedade gisa, beste urte batzuetan baino musika eskaintza zabalagoa izango da, antolatzaileen esanetan.

Gainera, beste edizioetako idazleen omenaldiak alde batera utzi, eta, berritasun gisa, aurten elkarte bat aintzatetsiko dute, Anai Artea, hain zuzen ere. Elkarte hauxe 1969. urtean jaio zen beste Pierre Larzabal eta Telesforo Monzoni esker, euskal errefuxiatuei laguntzeko helburuarekin. Harrezkero, esparru horretan lanean buru belarri ibili da elkartea Euskal Herriak bizi izan dituen ika-miken inguruan informatzen, nahiz eta ahal duen heinean, konpobideak bilatzen.

Azkenik, astehelena idazkuntzarekin erlazionatutako profesionalentzako eguna izango da. Bertan 'Emazteak eta euskal literatura' gaia izango dute hizpide. 9:00tan abiatuta sortzaileek egindako hainbat ekitaldi emango dituzte ezagutzera: mintzaldiak, mahai-inguruak, irakurketak eta performance artistiko-literarioak, besteak beste.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Sarako idazleen biltzarra asteburu honetan ospatuko da