Borrar
Sara Gándara aurkezlea. EiTB
Sara Gándara: «Erosoago sentitzen naiz lanean euskaraz»

Sara Gándara: «Erosoago sentitzen naiz lanean euskaraz»

Aurten ere kazetariak gabon zahar gaueko kanpaiak zuzenean emango ditu Mikel Pagadi eta Zuhaitz Gurrutxagarekin

izaskun moyano

Domingo, 17 de diciembre 2017, 00:10

Arrakasta itzela izan zuten iaz euskal telebistak zuzenean eman zuen Gabon Zahar gaueko saio bereziak. Zumaiako San Telmo elizatik zuzenean aritu ziren 'Herri Txiki Infernu Handi' euskal telebistako saioan aurkezle diren Mikel Pagadi eta Zuhaitz Gurrutxaga, albistegietan kiroletako aurkezle den Sara Gándararekin (Lezama, 1981) batera. Lortutako audientzia kopuru handiaren harira, aurten ere hirukoteak esperientzia errepikatuko du. «Oso pozik eta urduri nago, erantzukizun handia baita», onartu du Gandarak.

Oraingo honetan Bizkaian izango dira, Mundakako Santa Katalina ermitan, hain zuzen ere. Estatu mailan ezagun egiten doa udalerria. Izan ere, egun Antena 3n emitituko den 'Presunto Culpable' telesaila bertan grabatzen ari dira, eta udan festibal famatuenen artean kokatzen den jaialdia ospatzen da Urdaibai Biosferako paraje ikusgarri honetan. Aurten beraz, kiroletako aurkezleak «etxean jolastuko» du. «Ez naiz inoiz txoko horretan egon, baina ezagutzeko irrikaz nago», aitortu du, hala ere.

Zumaia eta Mundakako parajeak alderatuz, oso antzekoak dira. Itsasoaren ondoan kokatuta daude, eliza bat dago bertan, haizeak gogor jotzen du eta hezetasuna da nagusi. Hori dela eta, oraingo honetan ere, iazko hotza pasatuko dutela aurreikusi du lezamarrak. «Lehendabiziko hitza esan bezain pronto malko bat isuri nuen hotzaren ondorioz», gogoratu du. Gándarak ez ditu lagun tenperatura baxuak. Izan ere, nahiago ditu eguzkia eta beroa nagusi diren tokiak. Datorren urterako beraz, EiTBri proposamena luzatu dio, Kanarietan 12 mahatsak zuzenean jatea ez litzaioke ideia txarra irudituko.

Momentuz, hori bai, hotzari berriz aurre egitea tokatuko zaie. Gándarari eramango duen soinekoari buruz galdetzerako orduan oraindik ez daukala batere argi erantzun du. Hala ere, Cristina Pedroche aurkezlearen arropa gardenei uko egingo die, batez ere, tenperatura baxuengatik. Izan ere, nahiago luke Ramon Garcíaren kapa eraman, horrek bero handiago emango diolakoan. Euri, elur, haize zein eguzki soineko bakarra izango du lezamarrak. Beraz, jantzitegian dagoeneko, jaka bat eramango duela abisatu du.

Hirukoteak 2016ri agur esan zion Zumaian. EiTB

Iaz bezala aurten ere ETB1 eta ETB2n, bietan, emitituko dute zuzenean Gabon Zahar gaueko saio berezia. Beraz, euskaraz eta gaztelaniaz arituko dira uneoro. Sara Gándara, 'Gaur Egun'-en kiroletako aurkezle bezala eman zen ezagutzera euskal telebistan. Baina egun, Teleberrin, ETB2n gaztelaniaz ematen ditu albisteak. Berak argi du euskal telebistak lan egiteak hizkuntza bietan aise moldatzea eskatzen duela. «Ni lanean euskaraz erosoago sentitzen naiz, betidanik hala ibili naizelako», aitortu du. Euskara gehiago gustatzen zaio lezamarrari, baina urteak aurrera egin ahala, batetik bestera arazorik gabe salto egiten ikasi du.

Saltoka ibili beharko dira hiru aurkezleak hotz handirik ez pasatzeko, eta badirudi arazorik ez dutela izango. Gándara, Pagadi eta Gurrutxagarekin batera bertan izango dira Izaro Andres abeslaria eta Gatibu taldea. Hauek, udan arrakasta handia lortu duen 'Aske maitte, aske bizi' abestia interpretatuko dute Gernikako Ross dantza eskolarekin batera. Hauek, iazko Kalakan taldeari hartuko die lekukoa.

«Familiarekin batzeko ez ditut Gabonak aitzakitzat hartzen»

Gándarari Gabonak ez zaizkio gehiegi gustatzen. Aurretik aipatu bezala, nahiago ditu udako oporrak eta beroa. Gainera, familiarekin sarritan batzen da urteko gainontzeko egunetan, beraz ez ditu jai hauek ezinbestekotzat jotzen. «Txikia nintzenean bereziak ziren jai hauek: Olentzero, ilusioa, abestiak... Nagusi egiten joan naizen heinean garrantzia galdu dute niretzat». Izan ere, iaz bezala aurten ere ez ditu 12 mahatsak senitartekoekin jango, baina Mikel Pagadi eta Zuhaitz Gurrutxaga aldamenean izanda ziur berezi sentituko dela.

- Zer eskatuko diozu datorren 2018. urteari?

- Zorionez lana daukat, osasuna, lagunak, maitasuna… Ez dut ezer behar. Beraz, munduan bakea nagusi izatea gustatuko litzaidake, pobrezia desagertzea eta batez ere emakumeenganako indarkeria kasurik gehiago ez ematea.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Sara Gándara: «Erosoago sentitzen naiz lanean euskaraz»