Iragan ekainean Literaturako zenbait aditu bildu nituen Bilbon Literaturaren bide bihurriaz hausnartzeko eta berriak aztertzeko. Gure herrian 'Santu Kulturalek' duten eraginez hitz egin genuen. Mintegia txikia eta itxia izan zenez, ez zuen komunikabideen arreta lortu eta Euskadi Irratia baino ez zen hurbildu gure kezkaz arduratzeko.
Publicidad
Esatariak, Erik Aznalek, gogoratu zidan aspaldi landu nuela gaia hementxe, artikulu eta egunkari honen bidez. Eta hizpidera ekarri zidan Mikel Laboari buruz, 2020an agerturiko artikulu bat. Nik berak ahaztuxeak zituen Iparragirreri buruzko neure idatzi batzuk gogoratu nizkion.
Idatzita utzi zuen Bilboko poeta handiak: «Jainkoak eztezala nahi Bilboko karrika bati/ nire izenik eman dezaiotela./ (Eztut nahi bizargile hordi batek esan dezala:/ Ni Arestin bizi naiz, anaiaren/ koinata nagusiarekin. Badakizu. Maingua)».
Eta bai, jarri zioten Bilbon Aresti izena kale bati eta Batxilerreko Institutu nagusi eta famatu bati (han irakatsi zuen Atxagak, adibidez). Eta ez bakarrik Bilbon, beste herri askotan ere badu bere izenarekin Arestik kalea.
Ez dut inoiz ongi ulertu bertsoa. Arestiren umoreari jarraituz bizargile hordiaren txistea baino gehiago jolasa, irribarre xumeko txantxa, bai, anaiaren koinata nagusia, hordiaren emaztea baita, zuzen-zuzenean, Gabriel Arestik maite zituen zehar-esanei jarraituz. Baina kalearen aipamenak beti pentsakor utzi nau, hain zuzen ere, poetaren izenaren geroaz ari den poema batean, zeren poeta hil osteko geroan bizitzeko topiko ezagunaren hiru baldintzaz ari denean: liburu bat idatzi, semea (eta alabak) izan eta zuhaitza landatu, nahiz eta poeman zuhaitz lerdenen ordez kardantxiloak aipatu.
Publicidad
Askok bezala nik ere ulertzen dut lehen esaldia: «Jainkoak eztezala nahi Bilboko karrika bati/ nire izenik eman dezaiotela». Baina ez dakit zer esan nahi duen. Batzuetan pentsatu dut ez zuela nahi Arestik frankistek eman ziezaioten kalerik. Baina agian beste zerbait esaten ari da. Ez du maite frankistek 'Santu Kultural' gisa hartzea, edo bestela, bere izena nahikoa da bere ospea zaintzeko zendu ostean.
Arestik dirudienez ez zuen nahi frankismoaren 'Santu Kulturala' izan. Aitortuko dut: aspalditik harrapatu nauen gaia da. Euskadi Irratiko esatari argiak lehen-lehenik adierazi zidan deigarri egiten zitzaiola 'Santu Kulturalen' izena. Arrazoia zuen, nire ustez behintzat. Mendebaldeko gizarteek, erlijiotik urruntzen joan diren heinean, santutasun laikoak biltzeko beharra nabarmendu dute, erlijioaren moduan beste era batera adierazi. Horregatik lehenago erlijioko santuek betetzen zuten tokia osatzen dute 'Santu Kulturalek' gizarte laiko batean. Horregatik 'Santu Kulturalen' gaiak beste eragin bat du gure gizartean eta identitate kolektiboaren sortzaile gisa ageri da. Horregatik kontuan hartzekoa da aipatu dugun bakoitzean, 'Santu Kultural' gisa aipatutakoak ikertzea botere legitimoaren eta literaturaren artean sortzen diren loturez hitz egitea dela.
Publicidad
Botere legitimoak literatura irudi sozialak sortzeko bidetzat erabili ohi du, eta neurri horretan bihurtzen ditu 'Santu Kulturalak' idazle ezagunak. Literaturak eta idazleek etengabe gizartearen oroimena eta goraipamena behar dituzte, eta horrela bizirik jarraitu dute gure artean.
Euskadi Irratiko esatariak galdetu zidan ea gaur egun bizirik den idazlerik aitortu dezakegun 'Santu Kultural' gisa. Egia esateko, guk nahiago izan dugu eztabaida inguratu eta beste herrialdeetan egiten den bezala, zenduez hitz egin. Errazago eta neke gutxiago.
Publicidad
Baina botere legitimoak zein estrategia erabiltzen duen santifikazioan jakitea izango litzateke gure asmoa. Eta orain beta izan dut kanpoko aditu batzuk batzeko eta gaia jorratzeko denen artean elkarrizketa luzez eta lasaitasun handiz. Eta horrela bildu ginen Bilbon Estatu Batuetatik, Portugaletik, Kataluniatik, Galiziatik etorritako unibertsitateko irakasleak herrialde bakoitzeko 'Santu Kulturalak' eta gureak erkatuz eta konparatuz lana osatzeko.
Kanpoan idazle nagusiei ematen zaien ospea ikusiz, esan beharko genuke gureak apalagoak direla. Nabarmenak dira, nahiz eta beste kasu batzuk aztertu ziren, nagusiak direla Rosalia de Castro Galizian, Verdaguer Katalunian eta Fernando Pessoa Lisboan eta Portugalen. Horiek idazle eta 'Santu Kultural' nagusiak dira. Kontuak ateratzeko, Verdaguerren eta Rosalia de Castroren izena jarri diote izar banari. Beraz, estratosferan ere «ezagunak» dira idazle horiek. Verdaguerren kasuan benetako mirariak kontatzen omen dira, eta gaixoren bat osatu omen zuen bere garaian mirakulu bidez. Fernando Pessoaren irudia nagusia da modernitatearen bidean. Eta Lisboan irudi 'pop' bat da, A Brasileira kafetegiaren aurrean dagoen eskulturatik hasita. Han dago Fernando Pessoa eserita, bere ondoan jesarriko den turistaren zain.
Publicidad
Gureek ez dituzte haien tamainako izpia eta itzala. Guk zazpi aztertu genituen: Bizenta Mogel, Jose Maria Iparragirre, Xabier Lizardi, Esteban Urkiaga 'Lauaxeta', Gabriel Aresti, Lete eta Laboa.
Hasteko, iruditzen zait sei-zazpi horien artean bat gure 'Santu Kultural' bakarra aukeratzeko arazoak izango genituzkeela. Garai batean Iparragirre ezinbesteko eta miretsiriko egilea zen. Gaur egun ez da horrela. Ez dugu bakar bat, gure nazio irudia ere, anforaren antzera, hautsia delako. Ez bagara akort jartzen gai nagusietan, ez gara akort jarriko idazle kontuetan.
Eta gainera, oroimen laburrekoak gara. Ziur nago orain urte batzuk Axular izango zela zerrenda burua. Baina gaur egun nork du Axular bere irakurketen artean? Beren irakurketen artean?
Horregatik guztiagatik da interesgarria 'Santu Kulturalei' buruzko azterketa eta hausnarketa egitea, besteak beste garenaz, ginatekeenaz eta gure izaeraz hitz egiten delako 'Santu Kulturalak' aipatuz.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Estos son los mejores colegios de Valladolid
El Norte de Castilla
A la venta los vuelos de Santander a Ibiza, que aumentan este verano
El Diario Montañés
Publicidad
Te puede interesar
Estos son los mejores colegios de Valladolid
El Norte de Castilla
A la venta los vuelos de Santander a Ibiza, que aumentan este verano
El Diario Montañés
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.