Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
UNAI SARRIUGARTE
Miércoles, 11 de agosto 2021, 19:03
Santiago Onaindia XVII. bekan esku hartzeko deialdia zabalik dago. Hala, hautagaitzak aurkezteko epea irailaren 29ra bitarte egongo da irekita. Aurreko edizioetan bezalaxe, edizio honek ere euskal literaturarekin zerikusia duten ikerketak bultzatzea du xedetzat. Deialdirako proposamenak bakarka nahiz taldeka aurkeztu daitezke.
Epaimahiak irabazle bakarra aukeratuko du, onuradunak proiektua gauzatzeko 12.000 euroko diru-laguntza jasoko duelarik. Era berean, irabazleak hamabi hilabete izango ditu orotara ikerketa gauzatzeko. Azterketa nahitaez euskara hizkuntzan egina izan beharko da.
Epaimahaiak hainbat irizpide hartuko ditu aintzat azterlan irabazlea hautatzerako orduan, hala nola, literaturaren ikuspuntutik lanak duen kalitatea eta interessa edota proiektuaren berritasuna eta egokitasuna.
Euskarazko azterketa bultzatzeaz gain, Amorebieta-Etxanoko Udalak urteroko deialdi honen bitartez Santiago Onaindia ohorezko euskaltzainari (Amoroto, 1909-Gasteiz, 1996) bere omenaldi xumea egitea bilatzen du.
Aita Santi Onaindia Baseta euskal idazlea, karmeldar fraidea, apaiza eta itzultzailea izan zen. Euskaltzain ohorezko (1979) eta 1991 urteaz geroztik EIZIEko ohorezko bazkidea izan zen. Gainera, Euskerazaintza elkarteko kidea ere izandakoa da. Bere literatur ibilbide oparoan arabarrak hainbat genero landu zituen: saiakera, poesia, antzerkigintza edota bertsogintza, tarteko.
Zenbait idazleren lanak bildu, prestatu eta kaleratu zituen: Arrese Beitiarenak, Txomin Agirrerenak, Kirikiñorenak edota Lauaxetarenak, baita hainbat autore euskarara itzuli ere: Tagore, Virgilio, Santa Teresa, Dante, Goethe, Homero, Horazio eta Pio Baroja.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Noticias recomendadas
Así es el ciclo diario de la melatonina, la hormona que te ayuda a dormir
Yolanda Veiga e Isabel Toledo
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.