Borrar
'Santa Ageda sarea' ospatuko dute Getxon

'Santa Ageda sarea' ospatuko dute Getxon

Parte hartzeko epea otsailaren 4ra arte irekita egongo da sare sozialetan, bakoitzak egun hau nola ospatzen duen bideo baten bitartez azaltzeko

Domingo, 31 de enero 2021, 00:39

Bada zerbait aurten izango ez duguna, Santa Ageda bezperan udalerrian pizten ohi den atmosfera berezi hori, txikiak eta helduak batera kalera ateratzera animatzen duen horietakoa. Edo agian bai. Hori da Getxoko Udalak nahi duena, tradizioak egutegian markatzen duen data hau aurten ere gorriz borobilduta egotea. Jakinda aurten ezin dela kaleko elkarretaratzerik eman, horren ordez, Kultur Etxearen sare sozialetan Santa Ageda ospatzera animatzen ditu auzokideak.

Parte hartzeko epea otsailaren 4ra arte egongo da irekita sare sozialetan. Irabazle bakoitzak (otsailaren 5ean jakinaraziko dira) sarrera bikoitza izango du, eta bederatzi ikuskizun artean zeinetan erabili nahi dituen aukeratu izango du, guztiak19.00etan izango dira.

Zer da egin behar dena? Ba, zentzu batean aurreko urteetan egin den gauza berdina, baina orain etxetik. Bilatzen dutena da bakoitzak erakustea nola ospatuko duen egun hau. Eta horretarako, bideo bat grabatzeko eskatzen dute nolabaiteko 'Santa Ageda sarea' osatzeko, kalean ez bada ere, udalerrian atmosfera hau pizteko beste behin. Parte hartzen duten pertsona guztien artean bost sarrera bikoitz zozketatuko dira Muxikebarriko ikuskizun bat aukeratu eta gozatzeko.

Zozketa, hori bai, Getxon erroldatuta daudenei soil-soilik dago zuzenduta. Bideoa grabatzen dutenei eskatzen zaien sare sozialean zabaltzeko baimena, aipatutako sare horri forma ematen joateko. Eta bide batez, behin partekatu ostean, sare sozialetan Getxo Kultura ere jarraitzea (Facebook, Twitter edo Instagram kontuetan).

Behin bideoa grabatzera animatzen zarela, hiru dira jarraitu beharreko urratsak. Batetik kamara horizontalean jarri, gero oso-osorik ikusi ahal izateko bideoa. Jarraian, sare sozialetan partekatzerako orduan, #AgateDeunaGetxo21 traolarekin egin behar da, eta argitalpen horretan Getxo Kultura agertzea.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo 'Santa Ageda sarea' ospatuko dute Getxon