Samarkanda
Bete-betean ·
Asia da, dagoeneko, munduko kontinente garrantzitsuena. Han lantzen ari diren hartu-eman eta aliantzek eragina izango dute EBnSecciones
Servicios
Destacamos
Edición
Bete-betean ·
Asia da, dagoeneko, munduko kontinente garrantzitsuena. Han lantzen ari diren hartu-eman eta aliantzek eragina izango dute EBnUzbekistaneko Samarkanda hirian elkartu ziren joan den astean Shanghaiko Kooperaziorako Erakundea (SKE) osatzen duten estatuetako buruak. Erdialdeko Asiako lau estatu sobietar ohi (aipatutakoaz aparte, Kazakhstan, Kirgizistan, eta Tajikistan), Txina, Errusia, India eta Pakistan daude erakunde horretan. Datorren urtean Iran ere horren partaide izango da. Beste bederatzi estatu, horien artean Turkia, SKEren kolaboratzaile dira. Ekonomia, politika eta segurtasuna dira SKEren lankidetza-eremuak. Samarkandan makina bat adierazpen eta hitzarmen adostu dituzte. Goi-bilera horretan ikusi ahal izan ditugu Xi Jinping eta Putin beren arteko harreman ona erakusten. Modi presidente indiarrak azken horri esan zion ez dela gerran aritzeko garaia. Dena den, ez dirudi Samarkandan bildutako potentziek Ukrainako gerra bukatzea lortuko dutenik. Hartu-eman ekonomiko zein politiko onak dituzte Txinak eta Indiak Errusiarekin, eta ez dituzte horiek zapuztu nahi. Gainera, Xi Jinpingek harro ikusten du Errusiak Txinarekiko izango duen dependentzia gero eta handiagoa testuinguru berrian. Txinak mundu-ordena berri bat nahi du, non AEBk ez duen nagusitasuna izango. Batetik, dolarrak nazioarteko tratu komertzialetan duen hegemonia haustea da txinatarren helburu inportanteenetakoa, eta yuanak pisu handiagoa izatea. Indiari dagokionez, argi erakusten du Modik bai «Mendebaldearekin» bai eta Errusiarekin ere harreman onak izan nahi dituela. Turkia, berriz, OTANen dago, baina aldi berean SKEko lankide da.
Pascal Boniface Pariseko 'Institut de relations internationales et estratégiques' eko zuzendaria da. Iritzi oso interesgarriak adierazi ditu berriki. 'Mendebalde' kontzeptu politikoa ez da Gerra Hotzaren garaikoa. Ez daude bi bloke, eta ez dira egongo, mundua jada multilaterala delako, eta estatu bakoitzak bere interesen arabera jokatzen duelako lankidetza eta aliantza anitzak eginez. Errusiaren aurkako zigorrak, adibidez, herrialde gutxi ari dira aplikatzen, bakar bat ere ez 'Mendebalde' horretatik kanpokoa. Inperioak suntsitu ziren, eta inperialismoak, zentzu klasikoan behintzat, ez du lekurik gaur egungo munduan. Dena den, potentzia handiek beren influentzia –eta segurtasun– eremuak izan nahi dituzte. Helburu horiei zenbait herrialde ahaltsutan (AEBn, Errusian, Txinan, Turkian...) indartzen ari diren jarrera ultranazionalistak eransten badizkiegu, ezin irribarre egin sortzen ari den mundu berriari. EBk ez du, tamalez, azaldutakoari buruz, ez ideiarik, ez helbururik ezta estrategiarik ere.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.